Epela, ozeanoko korronte zabalek ekarria,
epela neguan ere,
elur malutarik ez hondartza infinituetan
eta kala estuetan.
Errazagoa da edozer atzean uztea
edozerk gu uztea baino:
agur urte zaharra, ongi etorri berria.
OLERKIAK, ARGAZKIAK ETA BESTELAKO BURUTAZIOAK