Clementina Arderiu DELFOS Clementina Arderiu (1889-1976) I el record encara—tossut, insistent—al camí m’atura;m’envolta d’imatgesque obsedeixen follescom un cop de vent.L’olivar de Delfostinc davant dels ulls!Magnes oliveres—com mai en veuria—cap a mar davallenassajant orgulls.Cadascuna imperaen el seu replà,l’aigua de Castàliales feia ufanoses:Catedrals!, diriajo —si en puc parlar.Triomf de la terraplena de saó! Un sol cop usIrakurtzen jarraitu “Delfos”
Category Archives: Bestelakoak
Hain gora egin nuen hegan
Erramun Mendibelandaren pintura-erakusketarako olerkiaJuan Manuel Lumbreras arte-galeriaHenao, 3 – Bilbo2021/09/09 – 2021/10/15 Hain gora egin nuen hegan Badatoz atzera egun basatiakgalsoroen gaineko ilargi beteetanheroi gosetiak lurreratzen zirenerbeste urrunetako zelaiak onduz.Gertuko herioa agortuz bizitzanmunduari itsatsita kolore eztandanamorruzko zerrendetan bildutakodisidenteekin zorretan gara betiko. Ziurtasunik gabeko gauak ito zituztenerrauts haietan askeago izan ginengeure miserien berri argitan,zurezko tren kraskatuetanIrakurtzen jarraitu “Hain gora egin nuen hegan”
Ehun
Ehungarrena, ehunetik azkena, ehuneko ehun. Bidalketa honek zenbaki borobila: ehun dira argitaratuak. Ospakizunik ez baina hurrengo fasera aldatuta, hiru digituetara gure zenbatzeko moduan. Bat zero zero eta aurrera. Aurreko laurogeita hemeretziekin pilota bat egin dut eta haizetan idortzen utzi ondu daitezen kresalaren ferekan. Jarrai dezadan aitzina basoetako zidorretan, itsasoko apar gainean, haize boladetako korronte epeletan.Irakurtzen jarraitu “Ehun”
Udazkena badoa
Aspaldian nengoen bidalketaren bat telefonotik egitekotan, nola geratzen den ikusteko. Gune hau ez dago pentsatuta bapateko gauzetarako, baina garaiotan dena eskuko gailuez egin daitekeenez, prest egon beharra dago! Hau da azkar batean idatzitako lehenengoa, zer iruditzen?
Helbide aldaketa – Puntu.eus
Orain arteko helbideak aurrerantzean ere jarraituko badu hona ekartzen, gaur, euskararen egunarekin bat orri honi domeinua aldatu diot, eta hemendik aurrera https://zendoia.eus izango da hona iristeko helbide lehenetsia. Oso pozik aldaketarekin!
Ezusteko bidaiariak, Zendo eta Pelax
Azaroaren 14an Egia auzoko Txondorran elkartuko gara. Ezusteko bidaiariak, orekarik gabeko bizitza honetan alderrai, bidaide izan nahi duenarentzat. 2021eko urrian eguneratua: DISKO bat egin dugu emanaldiko olerkiekin!!!
Pargako xaboia
Desegingo da, denborarekin, nire larruazala ez dakit zenbat aldiz igurtzi eta gero. Baina ez da dena desagertuko, gogoan izango dut beti Pargako hondartzetako baten ondoko almazen batean erosi nuela, oliba olioarekin egindako xaboi pusketak saltzen zituzten saltoki handi batean. Baziren kolore eta usain askotakoak, almazena alaitzen zutenak. Baina nik oliba olioa besterik ez zeukan puskaIrakurtzen jarraitu “Pargako xaboia”
Txaluparen bakardadea
Hau ere ez dugu gehiagotan ikusiko. Ura zikinagoa izango da, oroimina garbiagoa, zantzu bat atzean utzitako bidean. Etorkizun hurbilean milaka kamerek jaso nahi izango dute txalupa, uretako euskarrietatik erakarri lenteak zeharkatuz, baina ordurako Hermafrodita hau urpean etzanda egongo da, bere jabea izandakoaren gogo herdoildua bezala; eta guk, ziurtasun osoz, ez dugu gehiagotan ikusiko.
Agurearen bakardadea
Etxerako bueltan ikusi nuen agurea, bide ertzeko etxolako egongelan, bakarrik. Arratsaldeko azken argitan, barruko kandelak pizten ari zen. Paretetan zintzilik sepia koloreko argazki zaharrak, eta mahaiaren gainean, behialako mantel zuri brodatua. Azken hatsa ematen ari zen leku hura, eta bere azken hatsarekin batera, mundu ikuskera eta biziera oso bat akazien hosto artean ihesean. Noizbait errepidekoIrakurtzen jarraitu “Agurearen bakardadea”
Zendoia + Pelax
Zendo + Pelax
Topoaren tunela, nire haurtzarotik hona
Lau hilabete barru berrogeita hamar urte beteko ditut. Herenegun irakurri nuen Topoak ehun urte bete dituela. Hori jakin ondoren, zera pentsatu nuen: Topoak ehun urte egin baditu, eta ni berrogeita hamar betetzeko banago, horrek esan nahi du ni jaio nintzenean Topoak berrogeita hamar urte inguru zeramala aurrera eta atzera. Eta harrigarria egin zitzaidan hori pentsatzea,Irakurtzen jarraitu “Topoaren tunela, nire haurtzarotik hona”