Ehun

Ehungarrena,
ehunetik azkena,
ehuneko ehun.
Bidalketa honek zenbaki borobila:
ehun dira argitaratuak.
Ospakizunik ez baina
hurrengo fasera aldatuta,
hiru digituetara gure zenbatzeko moduan.
Bat zero zero eta aurrera.

Aurreko laurogeita hemeretziekin
pilota bat egin dut
eta haizetan idortzen utzi
ondu daitezen kresalaren ferekan.

Jarrai dezadan aitzina
basoetako zidorretan,
itsasoko apar gainean,
haize boladetako korronte epeletan.

Datorrenaren zioa jaurtia da
orri honetako ataletan,
Parnaso azpiko golko amestuan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: