(2007) Ezkaia eta mihilua portzelanazko pitxarretan egur noble bateko komodaren apalean edertasun galezina, naturarena batetik, gizakiaren eskuetakoa bestetik, kaoba eta urdina, zura eta zeramika, arbasoen etxetik gurera ekarriak, belar sotil eta eder idorrak apaintzen jantokiko espazioa. Bertaraino ekarri zaitut konta zeniezazkidan kontinente guztietako pasadizoak, eta lurraren gainean ibili gara, harrietan, gizarte urrunetako ohiturak dastatzen kopaIrakurtzen jarraitu “Astroen lerrokatzea”
Category Archives: Olerki zaharragoak
Une honetan bakarrik
(2006) Soroek eta zuhaiztiek, ibaiak eta muinoek sortutako irudi hau niretzako soilik existitzen ote da, une honetan bakarrik… zure etorrerak, atzoko hodeien iluntasunak bide eman dio argiari, atzoko soro eta zuhaiztietan, ibai eta muinoetan ez nuen zure presentzia sentitu, gaur berriz, une honetan bakarrik eta niretzako soilik aldatu egin da dena, edonorentzat aitzineko betikotasun amaigabeaIrakurtzen jarraitu “Une honetan bakarrik”
Ertzetatik
Bizitza bezalakoa den orrialde honen ertzetatik zoaz bidaian, eta den dena zuria da, ezin duzu idatzitako zatian sartu zuretzako idatzi ez zelako, eta ezin duzu ere orrialdetik ihes egin jauzi luze batean. Horregatik jarraitzen duzu bazterretik bueltak ematen, eta beti leku berberera eramaten zaituen labirinto batean bizi zarela ohartzen zara, etengabeko itzuleran erabat harrapatuta zaudela,Irakurtzen jarraitu “Ertzetatik”
Berriro
Berriro harriak udaberrirako joanean, haitz beltzen aroa. Elurra urtu zen bakardadearen garaian, elur zuria. Hodeiek estali zuten sumendiaren tontorra, nik eguzkiaren epela jasotzen nuela biluzik eta bakarrik. Gaua iritsita, ordea, amodio ezkutuarekin jolasean topatu nuen nire burua, nire gorputza, belaunaldien arteko harreman isilean. Harri beltzezko eremu mortuan haize umeleko bolada iheskorrean elur urtuaren magalean itsasoIrakurtzen jarraitu “Berriro”
Gose naiz, egarri
Gose naiz, egarri: gorputz zaharkitu honek jaki gozoak nahi ditu bizitza erretzen jarraitzeko. Errai ahitu hauek edari onak behar dituzte bizitzari eusteko. Barne odoltsua kiskaltzen duten etsaien aurka, amaiera ezezaguna apur bat hurbiltzen duen gaitzaren kontra, neronek behar dut lortu pixkanaka, oreka, aldiroko kontrolen gainetik zenbaki eta logaritmo hotzak ahaztuta. Eta hemen nago, gose, egarri,Irakurtzen jarraitu “Gose naiz, egarri”
Sasiakaziak
Loratu dira berriro ere sasiakaziak, maiatza guztietan bezala gure mendiak zuri leun batez estaliz. Inork landatu gabekoak, bere indarrez barreiatu diren landareak dira sasiakaziak, sasi landareak, sasitan hazten direnak naturaren zaintza hutsez, ustekabean harrapatzen gaituztenak apirilaren amaieran, maiatzaren hasieran. Oteek negua horitu zuten bezala, sasiakaziek zuriz estaltzen dituzte gure bazterrak udaberriaren erdian, inork eskatu gabe,Irakurtzen jarraitu “Sasiakaziak”
Orain
Aukera galtzen utzi zenuen eta orain, keinu uzkurrez bere txantxak gogoratzen dituzu, bere eskuak zure gorputzaren gainean, bere irribarre zabala eta bere algarak, zabalagoak gau alaien ostean, zure belarrietan entzuten dira orain, beste basoetan, iritsi ezin dituzun beste urbazterretan bilatzen ari dela susmatzen duzunean, orain, badakizunean zure denbora, berea, lertxun dardaratien hostoekin batera ur gaineanIrakurtzen jarraitu “Orain”
Hitzerainoko bidaia
Itsasoko hondo ilunetan sortzen da, alga eta bakterien artean, nire bizitza eta, isilean, igoera geldo batean iristen da aldizkako izpietara, esparru goreneko bat-bateko argialdi distiratsuetara. Harmonian limurtzen dut gorputza ur gardenen artean, kolore, inguru, epeltasun zuri-urdinen nahasketan. Horrela, arrain abisal baten antzera hegalak hankekin ordeztuz, ibilera nagian arroka eta hondarretara irteten naiz; lurra, airea, eguzkia,Irakurtzen jarraitu “Hitzerainoko bidaia”
Arratsaldeko faroa
Farora iritsi gara berriz, gure farora. Baina itxuraldatuta dago, bere bakardadean zahartuta. Gogoratzen, garai zaharretan, bertara hurbildu eta ontzien sirenak entzuten genituenean? Gau osoa argiaren etengabeko joan-etorria zelatan, zorabiatzen ginenean? Gaurkoan, egun argiz itzuli gara bertara eguzkia sartaldean amiltzen denean, eta ez dugu zereginik, ez dugu zer esanik, iluntzen duenean ez dugulako ontzien zaratarik entzungo,Irakurtzen jarraitu “Arratsaldeko faroa”
Hauskorrak
Nire laguntza nahikoa ez denean ezin zaitut erortzen ikusi. Zure gaztelua erortzen hasten denean ezin naiz bertara sartu. Bidelagunak topatzea zaila delako ahaleginak egin behar ditugu aurreiritziak bide bazterrean uzten. Harri txingor batek ez dezala, arren, airean arinki eskegita dagoen eta balantzaka jarraitzen dugun ibilbide hau oztopa. Hauskorra baita dena inguruan, hauskorrak loreak, hauskorrak harriak,Irakurtzen jarraitu “Hauskorrak”
Hitzen espiralak
Ezintasuna adierazten duten lerroak errepikatzea ergelkeria da, ezintasuna ez baita konpontzen lerro antzuekin. Baina askotan besterik ez da geratzen, ezintasunaren konponezina azalarazteko. Ba al dago beste egiterik? Cognac on bat kristalezko kopa ederrean, garraztasun denak bere horretan jarraitzen duela usain gozoaz dastatzeko. Hozkirriaren aurka ibiltzea, artilezko txanoa jantzita, gorputzak sufritzen duen bitartean burua epel mantentzeko.Irakurtzen jarraitu “Hitzen espiralak”
Zurrunbiloa
Irudiak datozkit burura, itsasadar urdinaren gainean, antxetak garrasika bezala. Urduri, multzoka batzuetan, besteetan banaka, arroketatik zelaietara datozkit ideiak garrasika. Inguratzen dute nire burua, gora eta behera dabiltza oihu karrankariez lagunduta, zurrunbiloan alde egiteko gero itsas aldera, olatuen gainetik antxetak, irudiak nire ibaiaren bokalean desagertuz garrasika.