Munduaren zurrunbiloarentzat hilda nago aspaldian, esan lezake olerkari alemanak, esan lezake bere abestian galdu dela, bere amodioan, bere zeruan. Rückerten hitzak nire egin ditut azken asteetako zurrunbiloan, munduarentzat hilda egon garenean. Airean bizi izan gara, oroimenik gabeko abestietan, kolorerik gabeko zeruetan. Izarrak arnasten egon gara galaxietako kiribil heldu ezinetan, Basati ibili gara, larrugorri, ezer aurkituIrakurtzen jarraitu “Ich bin gestorben dem Weltgetümmel”
Author Archives: Jose Mari Zendoia Sainz
Erbestea
Itsasorik urrunenera igorri nuen arima mundu honetako erresuma galtzean, gure zorigaiztoko aberriaren bizitza etsipenez ahitzen ikusi genuenean. Barne artxipelago galduetako arroka biluzietan eta kanpo aldeko uharte urrunenetan jarri nuen esperantzaren adar berria, hezetasunaren laguntzaz lora zedin etorkizuneko udaberri hobe batean. Non zegoen ordea lurralde urrun hura, non gorde nuen haren aztarnarik leunena? Erneko da agianIrakurtzen jarraitu “Erbestea”
Izate izanari uztea
Bizirik hezurrean Gure bihotzeko poesiarekin, Eskuetan, biztanleria alderraiaren gaitasunak, Eskatzeko, sentimendu ezezagunen artean bizi nintzen. Eskuetan duzun hezurrean Gure bihotzeko poesiarekin, Sentimendu ezezagunen artean bizi nintzen, Eskatzeko, biztanleria alderraiaren gaitasunak. Sentimendu ezezagunen artean bizi nintzen Eskatzeko, gure bihotzeko poesiarekin, Eskuetan, biztanleria alderraiaren gaitasunak, Bizirik hezurrean. Gure hezurrean bizirik Sentimendu ezezagunen artean bizi nintzen, Eskatzeko, gureIrakurtzen jarraitu “Izate izanari uztea”
Delfos
Clementina Arderiu DELFOS Clementina Arderiu (1889-1976) I el record encara—tossut, insistent—al camí m’atura;m’envolta d’imatgesque obsedeixen follescom un cop de vent.L’olivar de Delfostinc davant dels ulls!Magnes oliveres—com mai en veuria—cap a mar davallenassajant orgulls.Cadascuna imperaen el seu replà,l’aigua de Castàliales feia ufanoses:Catedrals!, diriajo —si en puc parlar.Triomf de la terraplena de saó! Un sol cop usIrakurtzen jarraitu “Delfos”
Liburuetatik bizi ginenean
Kuartelera bidaltzen nizkion gutunak lehen letrarekin sinatzen nituen, distira beteko buzoian mundura bidaliak, hiztegiarekin jarraitu beharreko esaldietan berreskuratzeko izango genuen denboraren bila aritzen nintzaion. Berak panpina eta senar ohia ditu gogoan eta itsasoko hondartzaren uda torridoa, eta etxezain izandakoarekin harreman arinegia, eta hazten ikusi zuen herriko auzune txiroa. Buelta osoa eman nahi diot orain bizitzarenIrakurtzen jarraitu “Liburuetatik bizi ginenean”
Ez dakit non bilatu
Ez dakit non bilatu armiarmak irinetan utzitako sarea, mapamundian bueltaka dabilen meridianoa, nire baitako existentziaren muina, hiztegiko sarrera ezezaguna, eroritako tanta bakanen lurrina, udako enaren hegaldi galduak. Mahaigaineko liburuaren azalak ortzadarra opari niretzat udazkena heldu den arratsean. Bertan ezagutu dudan idazleak olerki bakartia edertasunari emana negua hurbildu duen egurats beltzean. Ez dakit non bilatu…
Garaipena
Zorioneko hegaztiak bere errautsak lurrean utzi eta hegatzeari ekin zion supituki, ahuleziaren gainetik zabaldu zuen indar gordea. Nagiaren aurkako gudu latza zuzendu zuen hanketako erpe zorrotzen bitartez, ezikusia izatera bultzatu zuten koldarrak atzaparretan airean eutsita zeruan. Purpurazko luma erraldoiak geratzen ziren abiadurarik gabeko flotazio geldoan eta begirada sakoneko hariak barreiatu zituen lautada zikin hartako biztanleengan.Irakurtzen jarraitu “Garaipena”
Bidaietako oroimen
Egin ditugun bidaia guztien argazkiak galeria batean eskegiko bagenitu bi mundu adierazteko helburuz, egun haietako oroitzapen lausoak eta gela zabaleko argi izpien jokoa, leiho gardenetako hutsuneak islatuko luke alde batera zein besterako bizinahia. Tranbia urrunetako hezetasun goibela, urdin indigo ura erdibitzen zuen ferrya, sumendi azpiko errepidean utzitako autoa, denak ditugu gogoan irudiak ikusterakoan, baina edukiIrakurtzen jarraitu “Bidaietako oroimen”
Ibarren artean
Labore zelai berde ilunak udaberrian Egaibar eta Argaibar arteko bidean, berunezko hodeitza berandutua arratsaldeko lehen ordu ilunantzean. Lautadara eroritako hegietan barna isurtzen datorren uztaren usaina oraindik ernatzen ari galburuetako hari hauskorretan kulunkatuz samina. Buseko leihora eserita noa bidaian, pinudi urruneko lerro beltzaren altzoan, haragoko mendi sortaren barean. Haize errotek biraka birsortzen indarra ordu luze honenIrakurtzen jarraitu “Ibarren artean”
Gehiegikeria
Egun epel herriko plazan, gau hotzaren atari, garagardo upelak eztarritik behera mahai inguruko aulkietan. Aho beroaren ondoko ziztadak irentsi ezineko biharamuna, oroitzeko mina gorputzean, itsututako gogoeten orea. Ispilua aurkitu dut mendien iparraldera, itunaren izen bietako bestean, zuhaitza, harri ugari, izarra, izena. Bederatzi urtean behin han sartu eta bizirik ateratzeko ahala. Oka egin behar izan nuenIrakurtzen jarraitu “Gehiegikeria”
Katastrofe berritua
Barre zuria, non barre den apar, ur-mendiak inoiz erabili gabeak beherantz, indarrez desegiten haien gailur herabeak, katastrofe berritua algara bakoitzean. Hitz-joko neutrala dirudi hondarrezko gazteluaren harresiak azpijokoaren tontorra nekez lehertzean, baina uso beltzak zapaldu du sarea eta mokoarekin zartatu makila. [Nahia bizi dugunok olatuak gidatzen amildegi ilunetik argitasunera] Zenbat faltsukeri bildu genuen ertzean ez azaltzekoIrakurtzen jarraitu “Katastrofe berritua”
Eskulanak
Galtzak konpontzeko oihala moztu eta mahai gaineko lanpararen ondoan utzi, noizbait erabili ahal izango den txatala. Horrela maisuen lanei kendutako hitzak, orri zikin batean jasoak eta denborari emanak esanahia aire epelean lurrindu dadin. Hirugarren pertsonan geratu ziren denak mendeetan galduak, hura edo bestea, iruzurra egin zigutenaren txinparta burutik kendu ezin genuela. Bi mila urtez iraunIrakurtzen jarraitu “Eskulanak”
Azken pelikularen eszena
Dena erortzen da ekaitzaren ondotik, hamarkada gehiegitan eutsita zama astunegiaren min gordea, lanbrotan poliki izoztu zen so tristea, despedida zaharretako besarkada hotzak. Nola itzultzen diren galdutako irudiak pelikula batean berriz ikusten zaitudanean, nola beste behin elur jauziak irensten nauen zure begirada okerra dardaraka hastean, nola etengabe bueltatzen garen hona. Patetikoa izango zen zure aurpegiera horrenbestekoIrakurtzen jarraitu “Azken pelikularen eszena”
Mamuaren orroa
O!, beste behin ere asaldatzen eta aldi berean saminez erakartzen nauen itsasoaren zaratak, ur handi beltzaren burrunba ozenak erasotzen du nire barnea! Nire lasaitasunaren aurka datoz olatu bortitzak gaueko iluntasunean, eta haiekin apar tantak bigunki argiztatuak, faroletako izpi bustiak. Beldurra pasa dut itsaso ondoan ibiltzen, izua mamu indartsuaren orroa entzuten, eta dar-dar latza petrileko gizonIrakurtzen jarraitu “Mamuaren orroa”
Hitzen antzeztokian
Esaldiek osatzen duten antzeztokian antzeman daiteke dekoratu huts bat, bizitzaren protagonistek behar duten lekua, gezurra eta egia nahasiko dituen giroa. Hitzak dira eszena eusten duten adreiluak, oinarri ilun sendoa edota apaingarri deigarria, besaulkietako kuxinak edo errezel gorriak, benetako esanahiari itxura emateko berbak. Baina zaila da errealitatearen tankera hartzea: hutsunearen antz handiegia du isiltasunak eta ezerIrakurtzen jarraitu “Hitzen antzeztokian”
Autoen kearekin batera
Etxeko ataritik ateratzen zara egunero, lanera joateko bide bera, errepide ondoko bazterra, parke txikia, porlanezko zubia, lehen semaforoa. Hiriko sartaldera hurbiltzen zaituen kalea, zaborra biltzen duen kamioia, umeak eskolara laguntzen dituzten gurasoak, janari denda irekiak, besteak irekitzen, euria egiten duenean balkoien azpitik baina besteetan espaloi arrakalatua jarraituz, egunero, asteko bost lanegunetan, hilabeteko aste guztietan berritzenIrakurtzen jarraitu “Autoen kearekin batera”
Hain gora egin nuen hegan
Erramun Mendibelandaren pintura-erakusketarako olerkiaJuan Manuel Lumbreras arte-galeriaHenao, 3 – Bilbo2021/09/09 – 2021/10/15 Hain gora egin nuen hegan Badatoz atzera egun basatiakgalsoroen gaineko ilargi beteetanheroi gosetiak lurreratzen zirenerbeste urrunetako zelaiak onduz.Gertuko herioa agortuz bizitzanmunduari itsatsita kolore eztandanamorruzko zerrendetan bildutakodisidenteekin zorretan gara betiko. Ziurtasunik gabeko gauak ito zituztenerrauts haietan askeago izan ginengeure miserien berri argitan,zurezko tren kraskatuetanIrakurtzen jarraitu “Hain gora egin nuen hegan”
Loria galduta
Zorion-bermea bidalita zegoelakoan utzi nuen denbora pasatzen, orain hondar lizunduekin zer, galderak aztoratzen nauenez bortizki ezabatu gogoeten lanbrotik. Gaur arte ulertu gabe bainintzen eromen berde ilunen hautua, egiari aurre egiteak sortzen duen ikaraz. Irudikatzen nuen loria behin galduta belaunikatzea ere astun bilakatua. Zama astunegia antzu izateko, iragana mahai gainean jarri eta datorrena ere utzi atzorako,Irakurtzen jarraitu “Loria galduta”
Geratzen garenon ontziak
Txarli gogoan Labarrean behera itsas loreen usainak dakar berarekin ere malkoaren garratza. Begira urrunera, azken olatuaren atzean marrazten den lerro ilunera, erraz ikusten da izar nagusiaren distira; besterik ez, hustasunaren hotz absolutua. Begira beste behin, geratzen garenon ontziak hurreratzen ari dira lotsati, bidaiari berriei kandelak eskaintzen har dezagun atseden argi dardartian. Lurmuturraren malkarraz harantz ozeanoIrakurtzen jarraitu “Geratzen garenon ontziak”
Oraingoan bai
Oraingoan bai, zirimolaren erdian, milaka hondakin inguruan korronte birakariak eramanak. Bide guztiak oztopoz josiak urakanaren begiko isiltasun beltzak erraiak usteltzen dizkidala. Noraezean, norabiderik gabeko korrontean. Burugabe, helbururik gabeko estratan. Dena lehertu da, eta eztandaren uhin atomikoak zorion izpi denak izoztu ditu ziztuan, helduleku ahulak erre, begirada kiskali. Milaka hondakin inguruan korronte birakariak eramanak eta niIrakurtzen jarraitu “Oraingoan bai”