Une honetan bakarrik

(2006) Soroek eta zuhaiztiek, ibaiak eta muinoek sortutako irudi hau niretzako soilik existitzen ote da, une honetan bakarrik… zure etorrerak, atzoko hodeien iluntasunak bide eman dio argiari, atzoko soro eta zuhaiztietan, ibai eta muinoetan ez nuen zure presentzia sentitu, gaur berriz, une honetan bakarrik eta niretzako soilik aldatu egin da dena, edonorentzat aitzineko betikotasun amaigabeaIrakurtzen jarraitu “Une honetan bakarrik”

Ehun

Ehungarrena, ehunetik azkena, ehuneko ehun. Bidalketa honek zenbaki borobila: ehun dira argitaratuak. Ospakizunik ez baina hurrengo fasera aldatuta, hiru digituetara gure zenbatzeko moduan. Bat zero zero eta aurrera. Aurreko laurogeita hemeretziekin pilota bat egin dut eta haizetan idortzen utzi ondu daitezen kresalaren ferekan. Jarrai dezadan aitzina basoetako zidorretan, itsasoko apar gainean, haize boladetako korronte epeletan.Irakurtzen jarraitu “Ehun”

Ero bi, lau esku

Ero bat nire bizitzan, nire erroa, sustraia munduan. Neure barnea zoratuta, nigan ni eta eroa, kanpokoa eta alde honetakoa. Izaera bikoizten denean nire baitan ala zurean, zure baitan eta nirean, laukoizten da mundua, barnekoa eta beste aldeetakoa. Lau gara, bi ginen, hiri txit lasaiaren itsasoko biztanleak nola, bikoitz nortasunean, laukoitz gorrotoetan. Hau zen dena, zureIrakurtzen jarraitu “Ero bi, lau esku”

Bestaldekoa

Amesten gaituen izaki bikoitza dugu pareta gardenaren bestaldean, sosegu ezak loratzen digun dardara harriduraz edo mespretxuz begira. Inor gabeko uharte honetan ─ni ezik, inor gabeko bakarlekua─ noizbehinka begirada galdu bat itsasten da arroka gorrian. Horma gardenaren bestaldeko begia, arroka gorriko ikusle itsatsi isila, bakarrik dago, alde honetako izaki benetakoak onestearen zain. Bitartean, gelako pareten iluntasuneanIrakurtzen jarraitu “Bestaldekoa”

Europar nortasuna

Pelikula filmatuko dute Triesten, tren bat geltokira iristean kamerak porturaino jarraituz protagonistaren itzala. Begirada marroi uzkurrez mutiko afrikar axolagabeak erretinan gordeko ditu zuzendariaren mugimenduak. Elizako paretan margotutako dragoi bezatuaren kumea erne doa karriketan aingerua mendekatu asmotan. Adituaren begiradapean –aginduak txekieraz jaurtiak– metamorfosiaren bertigoak uzten ditu denak dardarka. Gerraoste bat, bakea, gaueko trenaren txistu hotsa, ibiliIrakurtzen jarraitu “Europar nortasuna”

Ezustean

Ezustean harrapatzen gaitu gehienetan, mendiaren labarren artean bat-batean sortutako ur jauzia balitz bezala zuhaitzen adar hostoetan itsasten den lainoa. Oharkabean, hildakoen omenez jarritako oroitarrietatik ernetua hurbiltzen zaigu zori ezkutua, tximeleta zahartuen hegaldia bezala, dardarti. Ahots batek nahigabean adierazten digu ordua iritsi dela, mendietako ibiltari nekaezina hil dela, tontor garaietako haize bolada batek Martaren irribarre-algara betikoIrakurtzen jarraitu “Ezustean”

Izate txikiagoak

Orain isiltasunaren aroa, ahaleginak bere espazioa irabazten duela. Gauza txikien garaia, txikiagoenena. Ustekabeko eztandan lehertuz gertakari bakana, zubi erditik begira azken argi gorrizta, bat-bateko unean eraikitako arkitektura burujabean. Berriro ere arrunkeriak horren ondoren, gauzak: mineralak eta animalia otzanak, landare mugiezinak, pentsamendu nagiak. Gauzak, sonatak eta eskulturak, are, gauza guztien kosmos zabala. Asmatutakoak segidan, nola baIrakurtzen jarraitu “Izate txikiagoak”

Orduak

Kristalezko kopa fin hauskorrean behatzak musika borobila, Dalloway anderearen etxean loreontziak irudi birakorrak, liburuaren orrialde higatuetan begiradak zulo beltz iheskorra, eta idazlearen soineko koloretsuan ezinegonak ikara dardartia. Orduak pasa nitzake orekaren bila dabilen soinua entzuten, joan-etorri errepikatuetan txunditua, heriotza, abandonua, negar lehorra ulertu gabe. Hogei urterekin kristalezko koparen musikak liluratu ninduen, beste mundu batera eraman.Irakurtzen jarraitu “Orduak”

Harri, lore, aire

Etxera datorren bidean mendia eusteko murrua, pareta-belarra, bitxiloreak, sasi-sastrakak; landareek jaten dute dena kale ondoko oihan txikian. Bi neskatilek daramate kuia berde handia: zuhaitz artean txanogorritxu bakarra ez, bi ahizpa dira elkarren ondoan, amonarenera. Uda hondarreko egunen azken argia desagertzen mendebaldean, itsasoko lanbroa sartzen den lekuan bihar arteko bizitzaren izpiak berarekin eramanez. Gorosti-lore ximel batIrakurtzen jarraitu “Harri, lore, aire”

Beethoven, kontzertua Do maiorrean

(Roger Sainz-en pintura) Lore sorta bat dantzan hiri monumentaleko parkean, bikotea ere dantzan lorategiko parterreen artean. Gora begira maitekiro, itxaropenez: zeru urdinean hodei urrunak, lasaitasuna, naturaren harmonia. Urmaela aldamenean, udaberriko brisak olatutxoak dagitza azaleran, Mugimendu guztiek bat egiten: loreak, gizakiak, hodeiak, olatuak. Hortik sortuz bizitzaren indarra, konpas bateratuek eraikiz osotasuna, neurtutako denboraren metronomoa. Zorroztasunak eratortzenIrakurtzen jarraitu “Beethoven, kontzertua Do maiorrean”

Hainbeste galdu genuen

Etorkizun urrunean, are urrunagoan, zientzialariek hiltzeko joera izango dute ere: ohe bakartietan hiltzeko nahia, infinitu guztiak biltzen dituen infinituan, predikatzaileek planeta eta galaxietan ustezko jainko lurtarren dotrina azaltzen duten geroko denbora hotzetan. Baina garai ezegonkor honetan bizi garenok esku artean dugu oraindik paperezko liburu horiztatuetan orduko metropolira joandako poetaren agiria. Lana dugu gero bakoitzaren hirianIrakurtzen jarraitu “Hainbeste galdu genuen”

Jainko hilezkorrak

Etxe gaineko terrazan izarrak gau beltza doinu bat, bakarrik nago, kaleko argiek zuri espektrala atari leihoetan Bi lerro azpimarratuta orrialde bikoitietan aldatu beharra, bakarrik gaude, federik gabeko paranoia alkoholetan bustia Sutondora itzuli nintzen azken neguan hotza bizitza, lur azpitik irteten, koloretako erregeak nire aurpegian zaplastekoa Jainkoek ez ziguten maitatzeko eskubiderik eman, ez baitzekiten sorreran lapurtukoIrakurtzen jarraitu “Jainko hilezkorrak”

Gaueko zaldiak

Gaueko zaldiak poliki doaz Ovidiok nahi zuen moduan, gaueko minutuak astiro joateko. Zoazte poliki ere, loa eta ernea, emadazue denbora apur bat asmo ezinezkoekin jolasteko. Erlojuaren joana ordea erlatiboa zela agindu ziguten zoriaren menpe erortzeko. Gaueko zaldiek lapurtu dute minutuen orratz luzea nahi nuen hura antzutzeko. Arrapaladan doazkit berriro jasotako opari emankorrak inoiz gehiago ezIrakurtzen jarraitu “Gaueko zaldiak”

Agur esateko pintura

Ezin ezer esan, gaitasunik eza hitz hutsalak jariatzeko, ahots antzuari doinua eskaintzeko. Musu iheskor bat, hurrena arte esaten denean bezala –deituko dizut, jar iezadazu mezu bat– egia biok ezagutzen genuela. Baziren egunak zukurik gabeak, baziren elipsi sofistikatuak eta gaindosi okatuak, itxaropena desegituratzen zuen errutina, begirada maltzur antzean luzatutako tximistak, ekaitz elektrikoaren ondoko trumoi burrunbatsuak. Bazen,Irakurtzen jarraitu “Agur esateko pintura”

Lotura zabarra

Malkarra, aldapa beltza gauean. Tarteka, marra zuriak bidean. Berrogeita hamar arau zoriontasunera. Ezer ezaren hutsuneak beste alderako atea. Arauetatik at margoetako aztarna. Orekarik gabe orrietako zama. Ba ote da baina eusteko giderra. Ala dena doakigu zalantzan, dardaran. Zerikusirik gabeko lotura zabarra. Ahanztura entzuten, ahaztua erraza. Kendu, kendu betiko atzoko hitz zatarrak. Ezin, ezin baztertu zorionIrakurtzen jarraitu “Lotura zabarra”

Pargako xaboia

Desegingo da, denborarekin, nire larruazala ez dakit zenbat aldiz igurtzi eta gero. Baina ez da dena desagertuko, gogoan izango dut beti Pargako hondartzetako baten ondoko almazen batean erosi nuela, oliba olioarekin egindako xaboi pusketak saltzen zituzten saltoki handi batean. Baziren kolore eta usain askotakoak, almazena alaitzen zutenak. Baina nik oliba olioa besterik ez zeukan puskaIrakurtzen jarraitu “Pargako xaboia”

Hari gardena

Noizbehinka hitz joko luze bat, ondoren hura argitzen duen izpiaren bilaketa berehalakoa menturaz, hitzen atzeko ideiak zuzen narama oroimeneko irudi erdi galdu hartara; onenean, bazegoen gogoan iltzatuta. Haatik bestetan lerroen zurrunbiloak bazterrean uzten nau errotarriaren ardatzari begira biratzeak iraganeko une bakana markatu dezan. Ai, badira, zoriz, lan molde berrietan erortzeko zirikak ikarak, milaka, bakarretan uzteko,Irakurtzen jarraitu “Hari gardena”