Kuartelera bidaltzen nizkion gutunak
lehen letrarekin sinatzen nituen,
distira beteko buzoian mundura bidaliak,
hiztegiarekin jarraitu beharreko esaldietan
berreskuratzeko izango genuen
denboraren bila aritzen nintzaion.
Berak panpina eta senar ohia ditu gogoan
eta itsasoko hondartzaren uda torridoa,
eta etxezain izandakoarekin harreman arinegia,
eta hazten ikusi zuen herriko auzune txiroa.
Buelta osoa eman nahi diot orain bizitzaren izara zuriari,
hitzaurrea amaierara eraman eta
bukaerako grina leheneratu hari bati josia.
Gero hasi naiz zirriborro dekoloretuen paperan
kuadrikula berriro markatzen,
eusten gaituen sare higatuari
pisuzko hitz sekretuak axolagabe botatzen.
Sinadura zaharraren lehen letra
zuloetatik erori da postontzi alegiazkora.
Arquimesek ziona “Emaidazu heltze puntu bat eta mundua mugituko dut”. Postontzia hau da, hanka bat, hitzaurrea amaierara eraman dezakena. Olerki landua eta ederra. Irudia ezin asmatu non den.
Enviado desde Outlook para Androidhttps://aka.ms/AAb9ysg ________________________________
Ez da nire lehen olerkia postontzi baten inguruan…
Irudia Bartzelonako Batlló etxeko patioan eginda dago Batlló etxea
Eskerrik asko iruzkinagatik