Bidaietako oroimen

Egin ditugun bidaia guztien argazkiak galeria batean eskegiko bagenitu bi mundu adierazteko helburuz, egun haietako oroitzapen lausoak eta gela zabaleko argi izpien jokoa, leiho gardenetako hutsuneak islatuko luke alde batera zein besterako bizinahia. Tranbia urrunetako hezetasun goibela, urdin indigo ura erdibitzen zuen ferrya, sumendi azpiko errepidean utzitako autoa, denak ditugu gogoan irudiak ikusterakoan, baina edukiIrakurtzen jarraitu “Bidaietako oroimen”

Ibarren artean

Labore zelai berde ilunak udaberrian Egaibar eta Argaibar arteko bidean, berunezko hodeitza berandutua arratsaldeko lehen ordu ilunantzean. Lautadara eroritako hegietan barna isurtzen datorren uztaren usaina oraindik ernatzen ari galburuetako hari hauskorretan kulunkatuz samina. Buseko leihora eserita noa bidaian, pinudi urruneko lerro beltzaren altzoan, haragoko mendi sortaren barean. Haize errotek biraka birsortzen indarra ordu luze honenIrakurtzen jarraitu “Ibarren artean”

Gehiegikeria

Egun epel herriko plazan, gau hotzaren atari, garagardo upelak eztarritik behera mahai inguruko aulkietan. Aho beroaren ondoko ziztadak irentsi ezineko biharamuna, oroitzeko mina gorputzean, itsututako gogoeten orea. Ispilua aurkitu dut mendien iparraldera, itunaren izen bietako bestean, zuhaitza, harri ugari, izarra, izena. Bederatzi urtean behin han sartu eta bizirik ateratzeko ahala. Oka egin behar izan nuenIrakurtzen jarraitu “Gehiegikeria”

Katastrofe berritua

Barre zuria, non barre den apar, ur-mendiak inoiz erabili gabeak beherantz, indarrez desegiten haien gailur herabeak, katastrofe berritua algara bakoitzean. Hitz-joko neutrala dirudi hondarrezko gazteluaren harresiak azpijokoaren tontorra nekez lehertzean, baina uso beltzak zapaldu du sarea eta mokoarekin zartatu makila. [Nahia bizi dugunok olatuak gidatzen amildegi ilunetik argitasunera] Zenbat faltsukeri bildu genuen ertzean ez azaltzekoIrakurtzen jarraitu “Katastrofe berritua”

Eskulanak

Galtzak konpontzeko oihala moztu eta mahai gaineko lanpararen ondoan utzi, noizbait erabili ahal izango den txatala. Horrela maisuen lanei kendutako hitzak, orri zikin batean jasoak eta denborari emanak esanahia aire epelean lurrindu dadin. Hirugarren pertsonan geratu ziren denak mendeetan galduak, hura edo bestea, iruzurra egin zigutenaren txinparta burutik kendu ezin genuela. Bi mila urtez iraunIrakurtzen jarraitu “Eskulanak”

Azken pelikularen eszena

Dena erortzen da ekaitzaren ondotik, hamarkada gehiegitan eutsita zama astunegiaren min gordea, lanbrotan poliki izoztu zen so tristea, despedida zaharretako besarkada hotzak. Nola itzultzen diren galdutako irudiak pelikula batean berriz ikusten zaitudanean, nola beste behin elur jauziak irensten nauen zure begirada okerra dardaraka hastean, nola etengabe bueltatzen garen hona. Patetikoa izango zen zure aurpegiera horrenbestekoIrakurtzen jarraitu “Azken pelikularen eszena”

Mamuaren orroa

O!, beste behin ere asaldatzen eta aldi berean saminez erakartzen nauen itsasoaren zaratak, ur handi beltzaren burrunba ozenak erasotzen du nire barnea! Nire lasaitasunaren aurka datoz olatu bortitzak gaueko iluntasunean, eta haiekin apar tantak bigunki argiztatuak, faroletako izpi bustiak. Beldurra pasa dut itsaso ondoan ibiltzen, izua mamu indartsuaren orroa entzuten, eta dar-dar latza petrileko gizonIrakurtzen jarraitu “Mamuaren orroa”

Hitzen antzeztokian

Esaldiek osatzen duten antzeztokian antzeman daiteke dekoratu huts bat, bizitzaren protagonistek behar duten lekua, gezurra eta egia nahasiko dituen giroa. Hitzak dira eszena eusten duten adreiluak, oinarri ilun sendoa edota apaingarri deigarria, besaulkietako kuxinak edo errezel gorriak, benetako esanahiari itxura emateko berbak. Baina zaila da errealitatearen tankera hartzea: hutsunearen antz handiegia du isiltasunak eta ezerIrakurtzen jarraitu “Hitzen antzeztokian”

Autoen kearekin batera

Etxeko ataritik ateratzen zara egunero, lanera joateko bide bera, errepide ondoko bazterra, parke txikia, porlanezko zubia, lehen semaforoa. Hiriko sartaldera hurbiltzen zaituen kalea, zaborra biltzen duen kamioia, umeak eskolara laguntzen dituzten gurasoak, janari denda irekiak, besteak irekitzen, euria egiten duenean balkoien azpitik baina besteetan espaloi arrakalatua jarraituz, egunero, asteko bost lanegunetan, hilabeteko aste guztietan berritzenIrakurtzen jarraitu “Autoen kearekin batera”

Loria galduta

Zorion-bermea bidalita zegoelakoan utzi nuen denbora pasatzen, orain hondar lizunduekin zer, galderak aztoratzen nauenez bortizki ezabatu gogoeten lanbrotik. Gaur arte ulertu gabe bainintzen eromen berde ilunen hautua, egiari aurre egiteak sortzen duen ikaraz. Irudikatzen nuen loria behin galduta belaunikatzea ere astun bilakatua. Zama astunegia antzu izateko, iragana mahai gainean jarri eta datorrena ere utzi atzorako,Irakurtzen jarraitu “Loria galduta”

Geratzen garenon ontziak

Txarli gogoan Labarrean behera itsas loreen usainak dakar berarekin ere malkoaren garratza. Begira urrunera, azken olatuaren atzean marrazten den lerro ilunera, erraz ikusten da izar nagusiaren distira; besterik ez, hustasunaren hotz absolutua. Begira beste behin, geratzen garenon ontziak hurreratzen ari dira lotsati, bidaiari berriei kandelak eskaintzen har dezagun atseden argi dardartian. Lurmuturraren malkarraz harantz ozeanoIrakurtzen jarraitu “Geratzen garenon ontziak”

Oraingoan bai

Oraingoan bai, zirimolaren erdian, milaka hondakin inguruan korronte birakariak eramanak. Bide guztiak oztopoz josiak urakanaren begiko isiltasun beltzak erraiak usteltzen dizkidala. Noraezean, norabiderik gabeko korrontean. Burugabe, helbururik gabeko estratan. Dena lehertu da, eta eztandaren uhin atomikoak zorion izpi denak izoztu ditu ziztuan, helduleku ahulak erre, begirada kiskali. Milaka hondakin inguruan korronte birakariak eramanak eta niIrakurtzen jarraitu “Oraingoan bai”

Lerroak

Goizean lerro bihurriez inguratuta, arratsean argia doa marra zuzenen artean. Non geratu da koloretako dragoia eta itsaso gardenaren mugimendu faltsua? Angelu zorrotzetako kantoietan poliziak ageri dira nonahi, mila uniformetan, jarrera bakarrean, haien aginduetara behartuz mundua. Nora joan da barraskiloaren espirala eta langile zapalduen irudi birtuala? Zutabeen arteko ispilu zeiharrek dorre eroriak islatzen dituzte, merkatarien artean,Irakurtzen jarraitu “Lerroak”

Oroimenean dudana

Halako batean loturetatik aske sentituz ekiten diot berriro idazteari, den dena aurrean dudala esploratzeko. Harresi eroria atzean utzi dut, ibaiaren malkarretatik urrundu, oroimenean nuen galsoro amaigabeak inguratzen nau alde guztietatik. Egia zena omen besterik ez zen, askatasuna aldizkari ofizialetako aipu, erantzukizuna idazle kaxkarren tema, indiferentzia eguneroko arau, besterik ez dut izan azken zidorretan. Horregatik iritsiIrakurtzen jarraitu “Oroimenean dudana”

Zakurren ezpondak

Bidearen azken maldak behera leunki lur laua besarkatuz, atzera begiratzerik ez, zakurren ezpondetan olibondo zaharrak, arrangura bihotzaren barruko tolesetan, gardentasun hotza arnas liteke inork esango ez dituen hitzen zelaietan. Udazkenak ere urte osoko zama zabaldu zuen ordekan, zeruaren urdin opakoa apurtzen zuen hodeiaren itzaletan. Gero urtaroek dena berdintzen dute, bidearen ondoan gorpuak usteltzen dira, etaIrakurtzen jarraitu “Zakurren ezpondak”

Ehun

Ehungarrena, ehunetik azkena, ehuneko ehun. Bidalketa honek zenbaki borobila: ehun dira argitaratuak. Ospakizunik ez baina hurrengo fasera aldatuta, hiru digituetara gure zenbatzeko moduan. Bat zero zero eta aurrera. Aurreko laurogeita hemeretziekin pilota bat egin dut eta haizetan idortzen utzi ondu daitezen kresalaren ferekan. Jarrai dezadan aitzina basoetako zidorretan, itsasoko apar gainean, haize boladetako korronte epeletan.Irakurtzen jarraitu “Ehun”

Ero bi, lau esku

Ero bat nire bizitzan, nire erroa, sustraia munduan. Neure barnea zoratuta, nigan ni eta eroa, kanpokoa eta alde honetakoa. Izaera bikoizten denean nire baitan ala zurean, zure baitan eta nirean, laukoizten da mundua, barnekoa eta beste aldeetakoa. Lau gara, bi ginen, hiri txit lasaiaren itsasoko biztanleak nola, bikoitz nortasunean, laukoitz gorrotoetan. Hau zen dena, zureIrakurtzen jarraitu “Ero bi, lau esku”

Bestaldekoa

Amesten gaituen izaki bikoitza dugu pareta gardenaren bestaldean, sosegu ezak loratzen digun dardara harriduraz edo mespretxuz begira. Inor gabeko uharte honetan ─ni ezik, inor gabeko bakarlekua─ noizbehinka begirada galdu bat itsasten da arroka gorrian. Horma gardenaren bestaldeko begia, arroka gorriko ikusle itsatsi isila, bakarrik dago, alde honetako izaki benetakoak onestearen zain. Bitartean, gelako pareten iluntasuneanIrakurtzen jarraitu “Bestaldekoa”