Gure lantokia zen hartan badira leiho borobilak: barkuan goazela dirudi enbatak sortu olatuetan goitibehera. Lantokia zen hartan bada korridore luze ilun bat barkuko bodega azpian bageunde bezala. Baina ez dago, ez, sotoaren azpian lantokia zeneko korridore luze ilun hori, eraikinaren goiko solairuan baizik, ontzia gobernatzeko aginte-zubi argitsuak beharko lukeen lekuan. Aginterik ez ekaitzari aurre egiteko,Irakurtzen jarraitu “Leihoen formaren eragina”
Category Archives: Argazkia, olerkia…
Izua eta eztena
Amets distopiko batean birus batek erasotzen gintuen, denok, ni neu eta nireak, eta erasoari aurre egiteko itxialdi zorrotz bat bete behar genuen, denok, nik neuk eta nireek. Amets distopiko horretatik esnatu eta bizitza horixe zen, hain zuzen: birusaren erasoaldia eta itxialdi zorrotza. Gauza arraro bat amestu dut eta esnatzerakoan egiazkoa zen. Orduan birusa nire gogoanIrakurtzen jarraitu “Izua eta eztena”
Gaueko hiria zen
Poetak bizitzari beldurra, filosofoak oldarra. Aingeruek hegalak bai, hegan egiterik ez. Dena ikusi nahi nuen eta oihal iluna jautsi zen. Hiri handiaren gainean, mundu osoa ere estaltzen. Altxatzeko oihal astuna, beso biekin jasotzen. Bazirudien iheska negua, aro beltzagoa zabaltzen. Berdin dio, hara goaz, grina ez da lasaia. Atzera itzultzean badugu bizigaia.
Hauteman
Gela handi argitsuak handitasunean hutsik argipean zuri irudi. Gela handi argitsuko hustasunean gauzak zurian beltzak antzeman. Kendu ezer eza utzi dagoena jarri arreta inguruan. Gelako paretak zorua, sabaia, beste guztia gogoan. Itxura, egia, nabari ahal dena, aurrean daukagun ikusezina.
Lokamutsa
Amildegi ertzeko espetxean galeria ezin hitzik egin ihesean ilehoriak launaka iristen dira nota errepikatuak pentagraman idatzitako puntu lodi ilunak. Historiak utzi du musikaria bere herrian duela bi mende eta erdiko Europa erdian aberkideak doi irakasten basamortuan nola lurperatu aurpegi desitxuratuak. Sinfonia baten laugarren mugimenduak desertuko hotsak altxarazten bortitz haizean soka luzeak hildakoaren eskuak lotuz. DiruzkoIrakurtzen jarraitu “Lokamutsa”
Fereka balitz
Fereka egin didazu gaur gaueko ametsean, zure irudi lauso beroaren ondoan etzan naizenean. Gero ohez, gelaz aldatu naiz eta armiarma berde ilun erraldoi batek hanka iletsu beltz nazkagarriak astindu ditu nire gainean leiho ondoko ohearen pareko sabaian. Jakin ezazu ametsa egi bihurtuko balitz, benetan ikusiko banizkizu arma jostariak, ez nintzatekeela zure aldamenetik mugituko, zure eskuakIrakurtzen jarraitu “Fereka balitz”
Gainbehera
Dena gainbehera datorrenean zeruan ez da izarrik geratzen. Ahalegin hutsalak errotik ateratzen du sustraia. Amildegian soka bat jarrita ere eustea ezinezkoa denean eta oinen azpian ur beltza besterik ikusterik ez dagoenean, itsasoan ez da olaturik altxatzen. Zulo beltza belusezkoa da bere iluntasunean harrapatzen zaituenean. Gero iraileko egun bat iristen da eta hondartzara zoaz, ur gardena,Irakurtzen jarraitu “Gainbehera”
Eskerrak eta ametsak
Irratiko esataria negarrez entzuterakoan arratsa etzan denean ortzi-muga gertuenean galdera datorkit doinu ilunez mahai gainera eguzki-loreak argiari begiratzen dion moduan. Lotzen ditut ideiak hiriko etorbideak biribilgunean elkartzen diren eran, azkar datoz autoak asfaltoaren azaleran, marra zuri etenen artean, artega, hala elkartzen zaizkit ongiaren eta gaizkiaren ibilgailuak buruan, azkarregi, etengabe bueltak ematen eta aldi berean bueltakIrakurtzen jarraitu “Eskerrak eta ametsak”
Munduaren azken mugak
Urrunera doakizu gogoa, urrunera gorputza, hor eserita, asper eginda gaur ezer egin behar ez izanaz, bihar ezer egin beharrik ez, etzi ezer ez… Eta urrunera doakizu gogoa, itsas ondoko egurrezko tabernara, whiskyra beira lodiko edontzian, antxeten garrasi karrankarietara leiho apurtuetako zirrikituetan barna burmuina lehertzeraino sartzean, muino berde arreak eta itsaso urdin uherra, erreka azkarrak etaIrakurtzen jarraitu “Munduaren azken mugak”
Isiltasun ikaratua
Gauaren beltzena iritsi aurretik, leihoko kristalean lehen sits eta mamorro hegalariak lekua hartzen hasten direnean, hegal zarpail marroixkak astintzen dar-dar, izar bat, beste bat jarraian, gau haietara bidaiatzerik denean zalantza, itxarote, dei jaso gabeak, oihu latz trenkatuen samina. Ilargi betea atera liteke ere mendi gailurreko basoaren atzean gorri beltz, itzal, krater, zuloen barruan gau haiek.Irakurtzen jarraitu “Isiltasun ikaratua”
Elefantea eta txanpona
Afrikar batek saldu zidan zortearen elefante txiki bat, mahaigainean dago lanean. Egur landu eskuz eta arretaz itsasoaz haragotik ekarria, zori-txanponaren beste aldea. Uda ostean utziko du zama ahanztura bizi den hitzetan, sarea amaitu du armiarmak.
Su bizi gaua
Argiak egiten du dena. Mendi artean, basamortuan edo kalean. Argia da bizitza, indarra, beroa, poza. Eguzkia oraindik hemen dugu, gaur, gurekin, urteko gaurik motzenari hasera noiz emango diogun zain. Suaren argia ere badugu gurekin, gaur, gaurik motzenean egunsentia hurbilduz. Lizarraren hostoen artean iragazten dira azken argi izpiak, etxeetako leiho ilaretan islatzen da eguzki beherakorra. SuIrakurtzen jarraitu “Su bizi gaua”
Laztan antzuak
Hatz puntetako azala narraska zura leun bernizatuaren azaleran ohar antzemanezinak izkiriatuz, seinale ikusezinak adimenaz igartzen ukitze sentikor arin eta trinkoaz. Hatzak, eskuak barreiatzen dira beste eskuek landutako geruzen gainean, poliki, perfekzioa barruraino sentituz. Hala joan zen ere nire gogoa hainbat maitaleren azal leuna haztatuz, astiro, perfekzioan erortzeko asmoz. Han-hemenka utzita laztanen arrastoa, ez nuen sekulaIrakurtzen jarraitu “Laztan antzuak”
Igarotzea
Igarotzea, gorputza Hegazti txikitxo bat ezkien adarren artetik igaro da goizaldeko lehen argiak zeruaren iluna urratu aurretik. Igarotzea, gogoa Ezkien beste aldean orbela hezearen gainetik igaro da goizaldearen gogoa nire iluna zugana eramanez. Igarotzea, zirrara Orain atzera datorren sentipen guztien zirrara igaro da goizalde distiratsuan gorputza eta gogoa zartatzen.
Labana gurituaren ezina
(Haxixaren ondorioa, Pasquale Liotta, 1875) Burdinolako ingudean errementariak indarrez baina lasai landutako eskulanen artean, aizto, labana, ezpata, sastakai, eztenak. Urrezko txanponez ordainduta, labana jauregira ekarria, belusezko zapiaren gainean eder, bitrinaren erdiko arasan. Labanaren altzairuzko xafla –mehatxu eta distira bere leuntasunean–, ustekabean bigundu da, Dalíren erlojuen antzera. Zeregin eta helbururik gabeko arma alferrikakoa, inoren bihotzera iristekoIrakurtzen jarraitu “Labana gurituaren ezina”
Goiko pisuko leihoa
Goiko pisuko leihoa da museoetako koadroa bezalakoa. Lirudike orduak pasa ahala ez dela ezer aldatzen, emakumeen gorputzak ez direla mugitzen, gizonen aurpegierak betiko izoztu direla. Hodeiak betiko lekuan, eta eguzkiak, poliki jaisten bada ere, argi mugiezina jaurtitzeko itxura du goiko pisuko leihotik begira nagoela. Bizitzea ez da ezer, itxarotea besterik. Zaparrada bat iritsiko da noizbait,Irakurtzen jarraitu “Goiko pisuko leihoa”
Harrizko bihotza
Ez nuen pentsatzen. Ezertan ere ez. Bereziki barrua erretzen zidan hartan. Ez pentsatu. Aurrera jarraitu, herabe, errugabearena egiten, egia alkohol kupeletan gordeaz, ur uherretan usteltzen zen arte. Musika gorgarria zarata jasanezin bihurtuta, zeharkako begiradak saihestuz infinituan, hala iraun nuen morroi hautatuen ondoan eta beste guztien –emazte, adiskide, aurkarien– alboan, egiten nuena birritan pentsatu gabe. EzinIrakurtzen jarraitu “Harrizko bihotza”
Igeritan gauez
Afalondoko pattarra, iluntasuna, pareta igo eta beste aldera pasa, gaua, igerilekuko ur beltza, arropa kendu, bazter batean utzi eta, azkar, buruz behera uretara bota, epeltasuna, eguneko beroa uretan gordea, arrastorik utzi nahi ez, baina uretan galdu nuen espartina! izarrak, hodei bakanak, haize arina, zuhaitzen murmurioa eta hosto bat ur gainera, belztasunean murgildu besoez lagunduta, jolastuIrakurtzen jarraitu “Igeritan gauez”
Barne mundu ezkutua
Bailara osoa lainotzen hasi da, gure bazterrak, eta gure baitako bazterrak ere, diskreziogabeko begiradetatik ezkutatzen. Eskerrak burutik pasatzen zaiguna, burmuinean sortzen ditugun ideia eta pentsamenduak, hor gelditzen direla, neuronek helduta. Zenbaitetan guretzat ikusezin, baina besteentzat betiere eskuraezin guk atea zabaltzen ez dieguno. Zer izango litzateke mundu guztiaren aurrean, agerian geratuko balira gure usteak, gogoetak, maitasun-gorrotoak?Irakurtzen jarraitu “Barne mundu ezkutua”
Liburu arteko zirrara
Ez zuen inongo liburutik jaso behar izan, nolabait, ordura arte irakurritako testu guztietan zirrara bera topatu baitzuen: lerro artean, noizbehinka orrialde bat pasa eta berehala, paragrafo baten oihartzun urrunean, hango esaldi erdi galduak zekarkion ebokazioan. Greziako jainko mitologikoen Olinpoan edo Manhattango estoldetako kiratsetan, modako abestien letra errepikatuan edo hondartzara eramandako eleberrian beti aurkitzen zuen, bilatuIrakurtzen jarraitu “Liburu arteko zirrara”