Ezustean

Ezustean harrapatzen gaitu gehienetan,
mendiaren labarren artean
bat-batean sortutako ur jauzia balitz bezala
zuhaitzen adar hostoetan itsasten den lainoa.

Oharkabean, hildakoen omenez
jarritako oroitarrietatik ernetua
hurbiltzen zaigu zori ezkutua,
tximeleta zahartuen hegaldia bezala,
dardarti.

Ahots batek nahigabean adierazten digu
ordua iritsi dela,
mendietako ibiltari nekaezina hil dela,
tontor garaietako haize bolada batek
Martaren irribarre-algara betiko eraman digula.

Sugandila txiki batek
bideko harrixkak saihesten dituen bitartean,
ezustean harrapatzen gaitu lainoak berriro.

(agur Marta, adéu)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: