Zakurren ezpondak

Bidearen azken maldak behera
leunki lur laua besarkatuz,
atzera begiratzerik ez,
zakurren ezpondetan olibondo zaharrak,
arrangura bihotzaren barruko tolesetan,
gardentasun hotza arnas liteke
inork esango ez dituen hitzen zelaietan.

Udazkenak ere urte osoko zama
zabaldu zuen ordekan,
zeruaren urdin opakoa
apurtzen zuen hodeiaren itzaletan.
Gero urtaroek dena berdintzen dute,
bidearen ondoan gorpuak usteltzen dira,
eta ikusi ezin duguna irudimenean loratzen da.

Urruneko leiho honetatik begiratzerakoan
etorkizunaren doinua datorkit zaunkaka;
astun erori zen antzokiko oihala
gertatua gordez itzalen lo itsuan
haren beharrik ez baita izpi berriaren argitan.

Zuhaitz hesi trinkoa, adar beltz luzeen sarea
aire garden zuriaren kontra
jakintzaren unibertsitatea inguratzen;
kanpoan zaudete hona sartu nahian
azkan maldak behera bidea amaitzean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: