Astroen lerrokatzea


(2007)

Ezkaia eta mihilua portzelanazko pitxarretan
egur noble bateko komodaren apalean
edertasun galezina, naturarena batetik,
gizakiaren eskuetakoa bestetik,
kaoba eta urdina, zura eta zeramika,
arbasoen etxetik gurera ekarriak,
belar sotil eta eder idorrak apaintzen
jantokiko espazioa.

Bertaraino ekarri zaitut konta zeniezazkidan
kontinente guztietako pasadizoak,
eta lurraren gainean ibili gara, harrietan,
gizarte urrunetako ohiturak dastatzen
kopa bat eskutan, arretaz entzunez
abenturazko bidaiak, eta maitasunezkoak.

Biharamunean ere ibili gara lurrean,
harri zizelkatuetan ikasten iragan mingotsa,
lokatzetan eroritako jauregietan jolasten
bizitzaren jokoa, ezkaia berriaren usaina
euri artean gureganatuz, belardi eta soroak,
arteak eta pagoak hegotik iparrera laguntza dugula.

Gau bat, bi egun erdi soilik lur nabarrean
lau argi izpiak berdindu ziren arte
zezenen erasoetatik gertu, buruak altxatuta,
gora, urrutiena iragan, hurrena bikia,
ondokoa oraina eta azkena nirea.

Inor ere ez zen konturatu, ni ezik, astroek bat egin zutela
arratsalde hartan, jende oldearen erdian,
ez lagun emazte ala senar, ez apaiz ez abere,
ezezagunak izan bagintezke ere
soka ikusezin batek lotuta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: