Zer esan behar nuen birpentsatu,
ez dadin esanahirik gabe
malda behera datorren errekastoan urtu.
Ur jauziak menderatu nahitaez,
beste ezjakin batek ez dezan ozen
hitzen jarioa oihartzun itoan eten.
Nork galduko ote du halabehar honek
beste behin ere basamortura dakarren
etsipen sakonari lapurtutako poza?