Oroimenean dudana

Halako batean loturetatik aske sentituz
ekiten diot berriro idazteari,
den dena aurrean dudala esploratzeko.

Harresi eroria atzean utzi dut,
ibaiaren malkarretatik urrundu,
oroimenean nuen galsoro amaigabeak
inguratzen nau alde guztietatik.

Egia zena omen besterik ez zen,
askatasuna aldizkari ofizialetako aipu,
erantzukizuna idazle kaxkarren tema,
indiferentzia eguneroko arau,
besterik ez dut izan azken zidorretan.

Horregatik iritsi da argitsu
bidera datorren haizea,
epeltasunean emankor,
itxaropenaren kolore,
horregatik poztu nau zeruak
eta bere mugagabeko urdin biziak.

Oroimenak ordea ez nau inolaz bezatu,
urrats bakoitzean izan dut begira
iraganetik ozen zetorkidan itauna,
gogoan baitut nahi izan nuena
eduki nuen hura baino gehiago,
galsoro amaigabe urdinduaren zirrara
askatasun ustezkoaren izpi itzalia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: