Beethoven, kontzertua Do maiorrean


(Roger Sainz-en pintura)

Lore sorta bat dantzan
hiri monumentaleko parkean,
bikotea ere dantzan
lorategiko parterreen artean.
Gora begira maitekiro, itxaropenez:
zeru urdinean hodei urrunak,
lasaitasuna, naturaren harmonia.
Urmaela aldamenean,
udaberriko brisak olatutxoak dagitza azaleran,
Mugimendu guztiek bat egiten:
loreak, gizakiak, hodeiak, olatuak.
Hortik sortuz bizitzaren indarra,
konpas bateratuek eraikiz osotasuna,
neurtutako denboraren metronomoa.

Zorroztasunak eratortzen du indarra,
zurrunbilo orekatua.
Dantzariak badoaz bueltaka,
loreak dardar erritmikoan okertzen dira,
ur urdinaren gaineko aparrak mosaikoa osatzen,
zerua geroz eta garbiago, gardenago.
Eguzkiak jarri du natura martxan
pianorako notak maila gorenera igo
eta ondoren, poliki, ahultzen direnean
jauregiko leihoaren beste aldean.

——–

Ilundu du.
Melvillek loreak daramatza ontzi ederrean,
mahaigaineko brodatuaren gainean jartzeko.
Korridoreko zurezko paretek nekez islatzen
argi horiztaren ahuldadea.

Bihotzean kantatzeko hitz zoragarriak,
astiro ahoskatzekoak
bibolinaren doinu dantzariari jarraituz:
ametsak, besarkadak, maitasuna.

Hitzen dantza motela da orain,
konpasaren erritmo berrira egokitua,
–eta lore apaingarrien dardar motela–
iluntasun urratuari eskainiak guztiak.

——–

Zutunik, soro zabalen erdian, lizarra.
Berriro itzala egiteko irrikaz.
Urdin iluna zabaldu da ortzian
eta tximistek ausaz erakusten dute
enbor azpian instant bateko geriza.
Ondoren, beltza soroetan.

——–

Gero dena arrunt bilakatu da.
Ederra dario oraindik musikari,
baina zizparik gabe,
otzan, arautu, bizitzaren indarra
lorategietan galdua.

Melvilleren loreontzian
ezinezko ametsa,
azken besarkada,
maitasun hustua.

Esan beharreko hitzak
hortzetan trabatuak,
kantatzeko doinua,
eztarrian urratua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: