Orduak

Kristalezko kopa fin hauskorrean
behatzak musika borobila,
Dalloway anderearen etxean
loreontziak irudi birakorrak,
liburuaren orrialde higatuetan
begiradak zulo beltz iheskorra,
eta idazlearen soineko koloretsuan
ezinegonak ikara dardartia.

Orduak pasa nitzake
orekaren bila dabilen soinua entzuten,
joan-etorri errepikatuetan txunditua,
heriotza,
abandonua,
negar lehorra
ulertu gabe.

Hogei urterekin kristalezko koparen musikak
liluratu ninduen,
beste mundu batera eraman.
Berrehun mila ordu beranduago
sukalde ondoko errekaren doinuak
alderik alde zeharkatu zidan bizitza,
mundu honetara ekarri.
Eta orain jakin berri dut, orain!
musu berean doazela
negar lehorra,
abandonua,
heriotza.

One thought on “Orduak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: