Zorion-bermea bidalita zegoelakoan
utzi nuen denbora pasatzen,
orain hondar lizunduekin zer,
galderak aztoratzen nauenez
bortizki ezabatu gogoeten lanbrotik.
Gaur arte ulertu gabe bainintzen
eromen berde ilunen hautua,
egiari aurre egiteak sortzen duen ikaraz.
Irudikatzen nuen loria behin galduta
belaunikatzea ere astun bilakatua.
Zama astunegia antzu izateko,
iragana mahai gainean jarri
eta datorrena ere utzi atzorako,
denbora isuriaz lurra ontzeko
ahalegina apar zuritan iragazi.
Arbasoak hartu zituen herrian
ez dira ontziak porturatu,
datorren saio bat izango ei da
ilusio izarrak hego haizeak ostu
eta hitz arruntetan zuei esateko.