Ero bat nire bizitzan,
nire erroa, sustraia munduan.
Neure barnea zoratuta,
nigan ni eta eroa,
kanpokoa eta alde honetakoa.
Izaera bikoizten denean
nire baitan ala zurean,
zure baitan eta nirean,
laukoizten da mundua,
barnekoa eta beste aldeetakoa.
Lau gara, bi ginen,
hiri txit lasaiaren itsasoko
biztanleak nola,
bikoitz nortasunean,
laukoitz gorrotoetan.
Hau zen dena,
zure eskua nirean,
eta lau esku elkartu ziren
hitz biko borrokan,
herra bakarreko oihuan.
Zergatiaren bila
jarraitzen genuen itsu,
bide bat, bizitza bi,
lau puntu kardinal eta
doinu mikatzeko noraeza.