Europar nortasuna

Pelikula filmatuko dute Triesten,
tren bat geltokira iristean
kamerak porturaino jarraituz
protagonistaren itzala.

Begirada marroi uzkurrez
mutiko afrikar axolagabeak
erretinan gordeko ditu
zuzendariaren mugimenduak.

Elizako paretan margotutako
dragoi bezatuaren kumea
erne doa karriketan
aingerua mendekatu asmotan.

Adituaren begiradapean
–aginduak txekieraz jaurtiak–
metamorfosiaren bertigoak
uzten ditu denak dardarka.

Gerraoste bat, bakea,
gaueko trenaren txistu hotsa,
ibili gaituzten mamuen
keinuetako min beltza.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: