Barre zuria, non barre den apar,
ur-mendiak inoiz erabili gabeak
beherantz, indarrez desegiten
haien gailur herabeak,
katastrofe berritua algara bakoitzean.
Hitz-joko neutrala dirudi
hondarrezko gazteluaren harresiak
azpijokoaren tontorra nekez lehertzean,
baina uso beltzak zapaldu du sarea
eta mokoarekin zartatu makila.
[Nahia bizi dugunok olatuak gidatzen
amildegi ilunetik argitasunera]
Zenbat faltsukeri bildu genuen ertzean
ez azaltzeko egia, ez ikusteko zauria,
itsas bazterreko nagikeri hezean
jardun guztien azken atarian…
Sorpresa hartu dut. Hain eskaxa dudan denbora batzuetan larregi dut eta orduan bitxikeri hauek aurki ditzaket.
Astirogo irakurriko ditut, baina lehengo irakurketan gustokoak ditut.
Agur bero bat
Eskerrik asko, Ane!
Oso pozik bitxikeri hau aurkitu duzulako… hemen edukiko duzu, nahi duzunean irakurtzen jarraitzeko.
Ongi izan,
jm