Elefantea eta txanpona

Afrikar batek saldu zidan
zortearen elefante txiki bat,
mahaigainean dago lanean.

Egur landu eskuz eta arretaz
itsasoaz haragotik ekarria,
zori-txanponaren beste aldea.

Uda ostean utziko du zama
ahanztura bizi den hitzetan,
sarea amaitu du armiarmak.

Utzi iruzkina