Ez zegoen ia gaurik
txapero hark begirada lizuna
bota zizunean
gona motzez jantzitako
eta makillajez estalitako
neska potoloari
poltsa lapurtu aurretik,
ez zegoen ia gaurik
trabesti handi hark
karaokea zuzentzeko
ahaleginak egiten zituenean
barra gainean,
eta itsas gizon bortitzak
down sindromea zuten
lagun mozkorrak
jipoitzeko mehatxua
izkina guztietatik
zabaldu zuenean,
ez zegoen ia gaurik
hamabost litro garagardo edanda
pixa usaina zerien aitonak
balantzaka komunera
hurbiltzen zirenean,
ez zegoen ia gaurik
Aberdeeneko udako solstizioan,
arratsak egunsentiarekin
bat egin zuenean.
Ez zenuke sinistuko
ikusi izan ez bazenu.