Lana baino gogorrago dirudi
goizean altxatu eta mundura atxiki,
zangoen odol gorria mugiarazi
oinak sendo jarri ondoren
lurraren gainean.
Baina ez da gogorragoa
zutitu eta arnasa hartu,
samurragoa baizik,
arroken indarra sentitu
gorputzean gora,
unibertsoaren egonkortasuna
norberaren sendotasunaz orekatu
eta zuhaitzen sustraien modura
lur azpian bizitza hedatu
handik elikatu ahal izateko.
Ez da lana,
eguneroko eginbeharra baizik,
hori besterik ez,
goizero ohetik atera
eta eguzkiaren lehen izpiekin batera
irmo bizitzari lotu.