Ura eta argia

Banaka ipini ginen
itsaso zabalaren alde banatan;
lehertzen diren olatu guztiek
madarikazioa badute baitan
abesti alai guztiek
negar eginarazten duten bezala,
baina gure arteko lotura apurtzeko
jarri genuen ozeano osoa
ez zen nahikoa izan,
eguzki laranjaren argitan,
etenik gabeko astindu lizunak
gerarazteko.

Banaka ulertu genuen
hitzak ezin direla itzuli,
olatuek ezin dutela atzera jo,
eguzkia sartzen denean
itsasoaren beste aldean,
han dagoenak irteten ikusten duela,
uraren gainean, laranja kolorekoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: