Eraman dut beti
nire barnean sua,
badaramat orain ere.
Ikusi dut eguzkia
nire gainean,
nire aurrean,
sugar beroak
lurra epeltzen,
bidea erakusten,
txinparta berriak sortzen.
Ekarri dut niregana
ahal izan dudanean
eguzkiaren indarra.
Indar hori horrekin
honaino iritsi naiz
eta hemendik abiatuko
edonora,
nire barneko sua
pizturik dagoen artean.