Haizea hartu biriken ahalmen osoz,
besoak zabaldu ezker eskuin
eta den-dena utzi,
abandonatu beldurrak,
ahaztu egitekoak,
desegin kateatzen nauten loturak.
Haizea utzi pixkanaka
eta bihotzaren taupadak aditu,
Bere arnasa ere entzun nezake,
bere besoak alderik alde,
bere bihotza niretzat.
Mendi magalaren ertzean
zelai berdean etzanda,
haize gardenak inguratzen nau,
eta betetzen,
izadiaren erdian atzematen dudala
beste behin ere
maitasunaren behe lainoa
gailurretik behera isurtzen.