Zeruko urdina

Zeruko urdina

Hamam batean bezala, agian,
sabaia zuri, eta handik zeruaren argia,
hitz bat eztarrian, hitz bat esan nahian
eta inor hura aditzeko prest.
Gorputz osoarekin adierazi nahi dena
mingainean jarrita,
egia eta gezurra batera,
munduan izandako egi guztiak
eta baita gezur guztiak ere.
Dagoeneko gaindituak geratu dira
lurrean sustraituriko zuhaitz sendoa,
uretan dabilen ontzi bakartia,
suak piztutako indar gordina
eta aireak eramandako maitasun urruna.

Zeru urdinaren argia
unibertso osora hedatu da,
eta esan nahi diren esaldiak
eztarritik gora datoz trumilka,
ahoa zeharkatzen dute
eta ezpainetatik aurrera barreiatzen dira,
urdina zeruan bezala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: