Zer ote da?

Zer ote da

Zer ote da,
inguruan oihukatzen den
hitz jario amaigabeak
sortutako zorabio eta nazka jasanezina,
ala haizeak
itsaso urrunetatik
bolada bortitzetan, etengabe,
dakarren harrabots zakarrak
eragindako higuina?
Etxe barruan babesa desagertuta
eta kalean patuak harrapatuta,
galduta eta noraezean,
zer ote da,
telebistako aurkezle salduek
hutsa janzteko egindako ahalegin antzua,
ala udazkeneko ekaitzak
indarrez jaurtiriko harria,
zer ote da
bata ala bestearen arteko
hautaketa galarazten didana,
zurrunbiloa ala zirimola?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: