Uda amaiera

Uda amaiera

Tximeleta horiak eta urdinak,
zuriak eta marroi-beltzak
azken hegalkadak
egiten dabiltza bide bazterretan,
pinuen adarretatik gertu,
lehortzen ari den mihiluaren gainean,
ezkai eta erromero landareak saihesten,
lurraren emari agortuak bezala:
ahiturik, indarge, azkenetan.

Uda amaierako eguzkiak
iparretik datozen hodei altuak
nekez zeharka ditzake
izpi sakabanatuez,
eta ni basoan sartzen naiz
izu itsaskor batek lagunduta,
ikusi nahi ez dudan egia
galsoro kiskalietan utzita.

One thought on “Uda amaiera

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: