Betiko iturria

Betiko iturria

Betiko iturrira
itzuli egin behar izan dut
zu aurkitzeko.
Ez zaitut ikusten
bizitzaren hiribideetan,
gaueko kaleetan,
arimako bazterretan.
Ez zaitut sentitzen
udazkeneko orbelean,
hego haizearen ufadan,
hitzetako doinuan.
Ez zaitut besarkatzen
ostatuetako geletan,
tabernetako zutabeetan,
eskuetako ahurretan.

Betiko iturrira
itzuli egin behar izan dut
zu aurkitzeko,
baina ur gardenaren ordez
zure begiradaren lanbroa
topatu dut.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: