Txinako palmera bat hazten doa lorontzian
poliki
urte eta erdian lau hosto luze gogor atera zaizkio
lotuta
etxeko gizonak terrazan begiratzen du landarea
egunero
eta ez du ulertzen erleek haien joan etorrietan
sekulan
ez geratzea palmera txikiaren hostoetan dantzatan
inguruan
bestelako usain goxoko landarerik egon gabe ere
orduan
etxeko gizonak terrazako txorrota irekitzen du
berriro
palmera txinatarrari ur ontzikada bat botatzeko.
Itxaropena