Labar urrun hura


Ahaztu ezazu hona ekarri gintuena
–zigorrak, beldurra, jasan genuen krudelkeria–,
ahaztu bidean topatu genituen piztiak,
etsaiak, gizon-emakume koldarrak,
eta unea kontuan izan, une hau besterik ez,
labarreko gure etxetxoa,
itsaso barea eta noizbehinkako enbata,
eguzki iheskorra eta lainoaren babesa,
gauero hartzen gaituzten egurrezko ohea
eta lastaira biguna,
sukaldeko leihotik iristen zaigun
ezkaiaren lurrin idorra,
ahuntzen esnea, oilasko errea,
babesa eman digun atsoaren hitz jarioa
eta sekula ahaztu ezingo ditugun maitasuna,
hatzen eta eskuen jolasa,
isiltasuna apurtzen duen hasperena,
goizeko eguzkiaren lehen izpia;
giroa, tokia, ingurua.

Hau ere atzean utziko dugu noizbait,
baina ordurako ez gara berriro izango
orain arte izan garenak.

3 erantzun “Labar urrun hura” sarreran

Leave a reply to Jose Mari Zendoia Sainz Utzi erantzuna