DISKOA

Diskoa eskuratzeko:
Donostiako Kata eta Koxko tabernetan (Egia)
Unai Pelayok eta Jose Mari Zendoiak olerki musikatua sartu dugu disko batean. Bidaia iradokitzailea hitzaren eta doinuen artean, hiritik naturara, oihuetatik arrazoietara, ezinegonetik zoriontasunera.
Aurkezpena
Ezusteko bidaiariak diskoa Unai Pelayoren ekimenez sortutako proiektua da. Lehenago ere Unai eta biok poesia emaldi musikatuak eskainitakoak ginen hainbat aldiz, Donostiako Egia auzoan zein UPV/EHUko Gipuzkoako liburutegi nagusian.
2020ko pandemiaren okerrenean egindako emanaldi horietako baten ostean, Unaik poesia errezitatua grabatzeko aukera aipatu zidan, eta biziki ideia interesgarria iruditu zitzaidan. Egiako Tolareko garaje batean egon ginen hilabete batzuez testu hauen irakurraldia prestatzen, doinuak eta soinuak aukeratzen, probak sortzen eta askotan baztertzen… beti ere Unairen sen musikalaren argipean.
Maila pertsonalean, aldez aurretik inoiz egin gabeko lana nuen honelakoa; idatzi bai, eta zerbait argitaratu, umetatik pianoa jo ere, baina musikari profesional batekin elkarlanean grabatu, inoiz ez. Asko ikasi dut, eta maiz txundituta bizi izan dut esperientzia osoa, nire ahotsa eta hari atxikitako akordeek sortutako giroan. Zuek ere gaudituko duzuelakoan kaleratu dugu diskoa.
Jose Mari Zendoia Sainz, Donostian, 2021eko irailean
Edukia
Irakurritako olerkien artean daude, alde batetik, 2019-20 urteetan sortutako poema batzuk, eta bestalde, Ezusteko Argonautak poemariotik hartu ditugun lehen eta hamabigarren atalak, bai batzuk eta bai besteak Amuitz orri honetan aurki daitezkeenak.
- (Sarrera)
- Gaueko hiria zen
- Hainbeste galdu genuen
- Jainko hilezkorrak
- (Interludio)
- Barne mundu ezkutua
- Denboraren tunelean
- Labana gurituaren ezina
- Harri, lore, aire
- Orduak
- Ezusteko argonautak: Bidea
- Ezusteko argonautak: Zoriona
Olerkien letrak
Kredituak
- Poemak, ahotsa eta irudiak: Jose Mari Zendoia Sainz
- Musika eta grabaketa: Unai Pelayo
- Nahasketak: Andoni Olaetxea
- Masterizazioa: Jonan Ordorika
Zehatzago:
- Kitarrak, teklatuak eta perkusioa: Unai Pelayo
- “Jainko hilezkorrak” poemako musika: Unai Pelayo eta Andoni Olaetxea
- “Denboraren tunelean” eta “Orduak” poemetako musika eta teklatua: Jose Mari Zendoia
- “Labana gurituaren ezina” poemako musika eta teklatua: Unai Pelayo eta Jose Mari Zendoia
Disko hau 2021eko udaran grabatu zen Egiako Tolaren
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe lizentzia baten mende dago
- Youtubeko bideoa, zenbait argazkiz osatuta:
- Euskadi Irratiko Lizardiren Baratza programan