Orduan jada ez zara zu
ez zaudelako hemen,
Orduan ez zara inor,
edozein zarelako, edonon.
Uste zenuen unibertso berri bat
erakutsiko nizula,
infinituraino hedatutako kosmosa.
Baina ez duzu halakorik behar,
inondik ere,
nahikoa duzu lila sorta haundi bat hartu
etxe ondoko eskaileretan,
aurpegiera otzanaz egon,
eta zure baitako pasabide luzeetan zehar
betirako galdu.
Ez zara hemen egongo
jada ez zarelako zu izanen.