Hitzen antzeztokian


Esaldiek osatzen duten antzeztokian
antzeman daiteke dekoratu huts bat,
bizitzaren protagonistek behar duten lekua,
gezurra eta egia nahasiko dituen giroa.

Hitzak dira eszena eusten duten adreiluak,
oinarri ilun sendoa edota apaingarri deigarria,
besaulkietako kuxinak edo errezel gorriak,
benetako esanahiari itxura emateko berbak.

Baina zaila da errealitatearen tankera hartzea:
hutsunearen antz handiegia du isiltasunak
eta ezer ezaren erdian gaude ikusle-entzuleok
ulergarri bihurtu zaigun anabasa eroan.

Entzuten da hitzen atzeko doinu harmonikoa
biola zahar baten soka delikatuen dardaran,
badakigu ilusiozko mundu ezinezkoan gaudela
esaldiek osatzen duten antzoki zaharrean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: