“Egiako Literatur Solasaldietan proposatu zen ea zergatik ez genion erreparatzen gure artean, taldean alegia, dauden poetei eta proposamen horri erantzuna ematera dator POEMA BILDUMA hau. Idazle bakoitzari hamar poema eskatu dizkiogu, izan zitezkeen hamaika edo bederatzi baina ez, hamar izango dira eta liburuxka meta-poetiko honetan jaso ditugu denon plazererako, halaxe espero dugu, eta horri eskerIrakurtzen jarraitu “Hiru poeta Egian”
Author Archives: Jose Mari Zendoia Sainz
Goraka erori
Beherantz zabalik putzuak ur garden iluna gordetzen, agortuko ez den iturria, lur azpitik adeitsu bizitzari eusteko saria. Goraka begira, ordea, sakonera irmo gotorrak argi lauso gardena lapurtzen, lehortuko ez den sugarra, zeru gainetik gorrotoz gu erretzeko labea. Sartu ginen barrura edertasun ikasiaren bila, sartu gintuzten amarruz paradisura ustetan, deboziozko kalbario amaiezin tristeetan. Tenpluek eskaini zizkigutenIrakurtzen jarraitu “Goraka erori”
Gurdi zaharra
Arroilen artean, harrizko zubien gainetik iristen ziren gurdiak gurera. Egurrezko gurdi zaharrera igo ninduten mundu hura hilzorian zela; senitarte osoa gindoazen belardi arteko malkarretan behera. Ume mokoa nintzen artean, hatz punta ahoan, begirada galdua, idiaren balantzaka astunarekin bat eginda nire gogoeta inozoak, bazterretako belar-loreen peskizan, gurditik jauzi egiteko nahian. Mundu hura hilzorian zen eta gurpilIrakurtzen jarraitu “Gurdi zaharra”
Zaldiz bilatuko zaitut
Jokoan irabazi ninduzun, eta jokoan galdu, arma txiki batez arerioaren gudarostea gainditu nahi izan zenuenean. Geroztik naukazu bila, zure herrialde umilean eta nire aberri galduko zulo debekatuetan. Bizitza erraria gerarazi zenidan eta leherketa atomiko baten gisan maitasunak eztanda egin zuen gau iluna argi arriskutsu bihurtuz. Galdu zenuen egonarria eta jokoan galdu ninduzun, baina non aurkituIrakurtzen jarraitu “Zaldiz bilatuko zaitut”
Malenkonia
Medikuntzaren garapena, hitzen etimologia eta greziarren jakinduria Hipokrates medikuntza modernoaren aitzindaritzat hartzen da Berak zioen behazun beltzak sortzen duela tristura Behazun beltza greziera klasikoan melaina-khole (µέλαινα χολή) da Hortik melankolia, gure malenkonia Beranduago jakin zen behazun beltzik ez dagoela gizakion gorputzetan Asmakeria bat besterik ez zela Zein da ondorioa, Aristotelesen logika erabiliz?
Solstizio izugarria
Mundua soilik da hartaz jasotzen duguna, munduarekin berarekin bizi dezakeguna; gutako bakoitza leherketa txiki bat kosmosaren mugarik gabeko eztandan. Eguzkia soilik da suspertzen gaituenean, ura, bakarrik gorputza blaitzen digunean; ekaitzaren txinparta eta burrunba ozena baretasuna apurtzen duen dardara betikoan. Ezinegon urduria gailendu da gaur arratsean lur azala kiskaltzen zuen beroaren ostean eta orduan bizi izanIrakurtzen jarraitu “Solstizio izugarria”
Batzuetan euria
Batzuetan euria gorputzak busti gabe irristatzen da lurrera. Gure azalak ura uxatu eta tantak banaka doaz amildegira. Halakoetan ezerk ez gaitu ukitzen, zorigaiztoko gertaerak lotsati aldentzen zaizkigu lurralde urrunetara, ikusi nahi ez dugun mundu ankerra gure begietara iristeko ahalmena galduta. Beste batzuetan, gehienetan, euriak blaitzen digu arropa, hondoratu aterpea; amesgaiztoa barrutik ez, zerutik erortzen zaigu.
Itzal bat besterik ez
Auditorio zabalean musika hedatzen den hala, azken txokoraino iritsiz akorde bakoitza orkestrak pianissimo bat jotzean ere, eta konpositorearen asmo intimoa entzuleen adimenera heltzen, horrela zabaltzen da ere gure izana airean, pareta borobil zaharraren zirrikituak betez, asmo ahulenen indarra biderkatuz eta eskaini nahi ez genukeena ere adi dagoenaren sentimena astintzen. Baina fantasia bat besterik ez diraIrakurtzen jarraitu “Itzal bat besterik ez”
Adagio lidiarra
Itzultze aldera egin genuen harizko alfonbraren gainean, biolinaren soinuak molde lidiarrean hunkitzen gintuela, leihoz kanpo zirimiriak gari ernatu berria bustitzen zuela, ezkaiaren usaina oraindik eskuetan aditzen zela. Pinudiko goroldioak dirdira zuen eta zeruko laino grisek goibela, eta guk itzultzeko beharraz aldatu genuen noranzkoa. Harizko alfonbra higatuaren gainean biolin joleak jarraitu zuen adagioaren doinua jotzen, bideariIrakurtzen jarraitu “Adagio lidiarra”
Txoko bazterrean
Julian gogoan Ikusten dugunaren harago dagoelakoan egia, galdetzen dugu behin eta berriro nora goazen azken egunean, non egongo ote garen une horretatik aurrera, noiz arte iraun lezake loraldiaren ondoko zimeltze astun eta lausoak. Baina erantzuna aski ezaguna dugu, egia txoko bazterrean baita ezkutuan, zelatan, itxarote amaigabean. Denbora ihesean doala dirudi, baina landare kimua poliki dator;Irakurtzen jarraitu “Txoko bazterrean”
Hitz galduak nora…
Nora doaz ene hitzak haizerik ez denean? Nora begirada, argia itzaltzean? Hemen geratzen dira esandakoak, mundura hedatzeko oztoporik topatzen ez badute ere. Isiltasunak irensten dit ahotsa, begiekin harago ikusteko ahalegina egiten dudanean. Eraztuna uretara bezala erortzen zaizkit eztarritik irten berri diren oihu galduak eta sartaldetik iritsitako azken izpiak. Ez dago bidegurutzerik nire hitz aspertuentzat, eztaIrakurtzen jarraitu “Hitz galduak nora…”
Aztiaren ipuina
Haizeak basoan sortzen duen firfira besterik entzuten ez dugunean, sartaldeko bide bakartiaren gainean eguzkiaren arrastiko izpi zeiharrek zuri eta beltz uzten dutenean hodeitza, orduan aztiak ateratzen du hiztegia bere zakuto zahar itxuraz hutsetik eta, untxiarekin bezala, hitz jokoak egiten dizkigu esandako kontuekin. Pim: basoa eguzki bihurtzen du, eta pam: haizea izpi, eta pum: arrastia hodei.Irakurtzen jarraitu “Aztiaren ipuina”
Labar urrun hura
Ahaztu ezazu hona ekarri gintuena –zigorrak, beldurra, jasan genuen krudelkeria–, ahaztu bidean topatu genituen piztiak, etsaiak, gizon-emakume koldarrak, eta unea kontuan izan, une hau besterik ez, labarreko gure etxetxoa, itsaso barea eta noizbehinkako enbata, eguzki iheskorra eta lainoaren babesa, gauero hartzen gaituzten egurrezko ohea eta lastaira biguna, sukaldeko leihotik iristen zaigun ezkaiaren lurrin idorra, ahuntzenIrakurtzen jarraitu “Labar urrun hura”
Zeru gardena
Desertu guztietako ostertzak lausotzen dira sartaldeko mendikate soilaren gainean hodeiak jausterakoan, haitzen arteko adaska bakanen hostoek dar-dar isil bat bidaltzen digutenean. Une horretan, elizetako debotoek errukitzeko galdetzen diote zeruetan gordetzen zaien jaunari, eta guk, sinesgaitz, zeru gardena besterik ez dugu ikusten, ezkutalekurik gabea, helezina eta ezagunegia aldi berean, planeta guztietako desertu guztiak zulo ñimiño bateanIrakurtzen jarraitu “Zeru gardena”
Atseden lekua
Hartu atseden liburu bat esku artean, beti bizi izan baitzara fantasiazko munduan, eta amestu atseden lekuan biziko zarela gertueneko adiskideekin, uste baduzu ere dena aldatzen dela etengabe adiskidetasunak bihurrituz, jakin badakizu ere hemen gordetako guztia galdu egingo dela goiz eder batean edo ilunabar trumoitsu beldurgarrian. Utzi liburuaren azken hiru kapituluak irakurri gabe, orrialde huts zuriakIrakurtzen jarraitu “Atseden lekua”
Orainaldi itzalia
Ez didate ezer kontatu behar izan, mapamundi zartatu bat ikusi besterik ez dut eta hor agertu zaizkit biluzik, tabakalera eta epaitegiaren artean, beste edozein kantoitan bezala, gauero otordu baten zain dabiltzan ile kizkur ilunak. Robot itxurako turistez beteta gainbehera erortzen den hirian, mundu osora etengabe bidaltzen dituen gazte axolagabeen auzoan, nazkatuta bizi garenon erdian, burumakurIrakurtzen jarraitu “Orainaldi itzalia”
Hiru egituren arteko sarea
Gorputza lasai, lurrean eserita, eroso, sendo, osasuntsu, bizitzaren hatsarekin bat eginda, betea, osoa, erabatekoa; hezur, gihar, erraiak soseguan. Pentsamenduak geldo, ideien etengabeko uholdea baretuz, txori hegalariak nola, buruko hausnarketak handik hona, adarrean pausatuz eta libre alde egiten. Hirugarren euskarria, berriz, hutsik erabat, artegatasunik ez, zorionik ere ez, ezta beldurrik ere, emoziorik sentitzeko ezintasuna, nahasmendurik larriena.Irakurtzen jarraitu “Hiru egituren arteko sarea”
Esan ezinezko mina
Ur berriak iragazi ditu hitzak gure baitan, gure ahoan, eztarriak isilarazi dizkigu bokalak eta kontsonanteak, belarrira iritsitako ahotsak soinua galduz doaz tinpanoetan barrena. Ideiak soilik geratu zaizkigu burmuinaren bide bihurrietan, hizkuntzarik gabe, inongo hitz eta esaldiri atxiki ezinik, ezinik… Pentsamenduak isolatuta itsas zakarreko irla batean, adierazpiderik ez, ulermen mugatua, marmar ito bat besterik ez buruan,Irakurtzen jarraitu “Esan ezinezko mina”
Alabastroko aldarea
Honaino iritsi zinen eta urrunago joan, hona itzuli ere behin, eta askotan, artxipelagoaren lur nagusira. Jakinduriarako hiri birsortua, edertasunerako atari eta egongela. Ikusi nuen egin zizuten sarrera, bizi izan nuen zure poza-algara; beti itzultzen naiz ametsetan utzi zeniguten paradisura. Atsekabeak egotzi ditugu, zutabeen azpiko zenotafioan lurperatu eta ahaztu, maitaleen eraztunekin bat. Honaino iritsi zinen, urrunagoIrakurtzen jarraitu “Alabastroko aldarea”
Olibondoa zuri-beltzean
Kaleko olibondoak itzala zabaltzen duen orduan eguzkiak itsututa gabiltza galtzadaren harlauzetan. Olibondoa zuri-beltzean ezer egiterik ez dagoenean. Olibondo zuriak ezinezko argia palestinarren patu beltzean.