Ia magalean

Haizea hartu biriken ahalmen osoz, besoak zabaldu ezker eskuin eta den-dena utzi, abandonatu beldurrak, ahaztu egitekoak, desegin kateatzen nauten loturak. Haizea utzi pixkanaka eta bihotzaren taupadak aditu, Bere arnasa ere entzun nezake, bere besoak alderik alde, bere bihotza niretzat. Mendi magalaren ertzean zelai berdean etzanda, haize gardenak inguratzen nau, eta betetzen, izadiaren erdian atzematen dudalaIrakurtzen jarraitu “Ia magalean”

Ura eta argia

Banaka ipini ginen itsaso zabalaren alde banatan; lehertzen diren olatu guztiek madarikazioa badute baitan abesti alai guztiek negar eginarazten duten bezala, baina gure arteko lotura apurtzeko jarri genuen ozeano osoa ez zen nahikoa izan, eguzki laranjaren argitan, etenik gabeko astindu lizunak gerarazteko. Banaka ulertu genuen hitzak ezin direla itzuli, olatuek ezin dutela atzera jo, eguzkiaIrakurtzen jarraitu “Ura eta argia”

Sustraiak

Lana baino gogorrago dirudi goizean altxatu eta mundura atxiki, zangoen odol gorria mugiarazi oinak sendo jarri ondoren lurraren gainean. Baina ez da gogorragoa zutitu eta arnasa hartu, samurragoa baizik, arroken indarra sentitu gorputzean gora, unibertsoaren egonkortasuna norberaren sendotasunaz orekatu eta zuhaitzen sustraien modura lur azpian bizitza hedatu handik elikatu ahal izateko. Ez da lana, egunerokoIrakurtzen jarraitu “Sustraiak”

Ia gaurik ez

Ez zegoen ia gaurik txapero hark begirada lizuna bota zizunean gona motzez jantzitako eta makillajez estalitako neska potoloari poltsa lapurtu aurretik, ez zegoen ia gaurik trabesti handi hark karaokea zuzentzeko ahaleginak egiten zituenean barra gainean, eta itsas gizon bortitzak down sindromea zuten lagun mozkorrak jipoitzeko mehatxua izkina guztietatik zabaldu zuenean, ez zegoen ia gaurik hamabostIrakurtzen jarraitu “Ia gaurik ez”

Orain

Aukera galtzen utzi zenuen eta orain, keinu uzkurrez bere txantxak gogoratzen dituzu, bere eskuak zure gorputzaren gainean, bere irribarre zabala eta bere algarak, zabalagoak gau alaien ostean, zure belarrietan entzuten dira orain, beste basoetan, iritsi ezin dituzun beste urbazterretan bilatzen ari dela susmatzen duzunean, orain, badakizunean zure denbora, berea, lertxun dardaratien hostoekin batera ur gaineanIrakurtzen jarraitu “Orain”

Hitzerainoko bidaia

Itsasoko hondo ilunetan sortzen da, alga eta bakterien artean, nire bizitza eta, isilean, igoera geldo batean iristen da aldizkako izpietara, esparru goreneko bat-bateko argialdi distiratsuetara. Harmonian limurtzen dut gorputza ur gardenen artean, kolore, inguru, epeltasun zuri-urdinen nahasketan. Horrela, arrain abisal baten antzera hegalak hankekin ordeztuz, ibilera nagian arroka eta hondarretara irteten naiz; lurra, airea, eguzkia,Irakurtzen jarraitu “Hitzerainoko bidaia”

Zilarrezko bola

Arratsalde gris honek tarte bat ireki du zuhaitzen eta etxeen bitarteko gunean, atsedenaren eta jardunaren artean, musikaren eta isiltasunaren erdian. Arratsalde gris honek irekitako tarte horretatik zilarrezko bola erraldoi bat sortzen hasi da, guk eraikitzen amaitu duguna, eta bertan hartu dugu babes musika entzuteko, atseden hartzeko, zuhaitzen azpiko usain berdeetan eta arratsaldearen argi ahuletan gureIrakurtzen jarraitu “Zilarrezko bola”

Arratsaldeko faroa

Farora iritsi gara berriz, gure farora. Baina itxuraldatuta dago, bere bakardadean zahartuta. Gogoratzen, garai zaharretan, bertara hurbildu eta ontzien sirenak entzuten genituenean? Gau osoa argiaren etengabeko joan-etorria zelatan, zorabiatzen ginenean? Gaurkoan, egun argiz itzuli gara bertara eguzkia sartaldean amiltzen denean, eta ez dugu zereginik, ez dugu zer esanik, iluntzen duenean ez dugulako ontzien zaratarik entzungo,Irakurtzen jarraitu “Arratsaldeko faroa”

Aurrera eta atzera

Zuhaitz ilara luzea, hamar pausotan behin altxatzen diren pinu tenteak, bata bestearen ondoan, aurrerantz urrunera doan bidearen ertzean. Enborra, adarrak, hostoak, hamar pauso, enborra, adarrak, hostoak, basa landareen usaina harri txingorren artean, enborra, belar berdez inguratuta, adarrak, hodeietatik babesa, hostoak, dardarka brisara leunaz, hamar pauso goizeko lehen eguzkia aurrean bidea eginez, zuhaitzen ilara luzea jarraitzenIrakurtzen jarraitu “Aurrera eta atzera”

Begiak, ezpainak

Nondik iristen diren maitatuak izango diren haiek, zein bidetatik gerturatzen zaigun patua –forma bitxietan edo molde harrigarrietan– bizitzak eskaintzen digun misterioa da, ustekabeak aurrean ipintzen dizkigun existentziaren lurrin iheskorrak. Haizeak itsas gaineko olatuak urrunera eraman dituenean, hondartzaren gainetik bere begi ilunak datoz eguzkia altxatu berri den aldetik. Beste aldetik, berriz, bestearen ezpainak, gorriak eguzkitan, hurbiltzenIrakurtzen jarraitu “Begiak, ezpainak”

Hauskorrak

Nire laguntza nahikoa ez denean ezin zaitut erortzen ikusi. Zure gaztelua erortzen hasten denean ezin naiz bertara sartu. Bidelagunak topatzea zaila delako ahaleginak egin behar ditugu aurreiritziak bide bazterrean uzten. Harri txingor batek ez dezala, arren, airean arinki eskegita dagoen eta balantzaka jarraitzen dugun ibilbide hau oztopa. Hauskorra baita dena inguruan, hauskorrak loreak, hauskorrak harriak,Irakurtzen jarraitu “Hauskorrak”

Hitzen espiralak

Ezintasuna adierazten duten lerroak errepikatzea ergelkeria da, ezintasuna ez baita konpontzen lerro antzuekin. Baina askotan besterik ez da geratzen, ezintasunaren konponezina azalarazteko. Ba al dago beste egiterik? Cognac on bat kristalezko kopa ederrean, garraztasun denak bere horretan jarraitzen duela usain gozoaz dastatzeko. Hozkirriaren aurka ibiltzea, artilezko txanoa jantzita, gorputzak sufritzen duen bitartean burua epel mantentzeko.Irakurtzen jarraitu “Hitzen espiralak”

Zurrunbiloa

Irudiak datozkit burura, itsasadar urdinaren gainean, antxetak garrasika bezala. Urduri, multzoka batzuetan, besteetan banaka, arroketatik zelaietara datozkit ideiak garrasika. Inguratzen dute nire burua, gora eta behera dabiltza oihu karrankariez lagunduta, zurrunbiloan alde egiteko gero itsas aldera, olatuen gainetik antxetak, irudiak nire ibaiaren bokalean desagertuz garrasika.