Sapa astunaren orduak

Eguerdi ondoko lehen ordu udatiar luzeetan beroa poliki dator beheraka astun eta pisu eguzkiak parabolaren beheranzko bidea hartzean euliek aire trinko kiskalian lekurik ezin hartu. Astiro desagertu dira kaleko soinu alaiak umeen negar zotinak edo irri algarak isildu errezeletik bestaldera somatzen den guztiak mundu honetako ezaugarri oro ditu galdu. Arnasaldi luzatu bakoitza baretasun ikur itzaleanIrakurtzen jarraitu “Sapa astunaren orduak”

Isilunea

Isilunea. Hitzik ez, soinurik ez. Gorrotoa, asperdura, ezin aipatzeko grinak, arrangura, nazka, higuina. Hitzik ez ezer azaltzeko. Doinurik ez abesteko. Garrasirik ez, ezta hori ere. Beharrik ere ez. Mina, irrika, desio jasanezina, adierazi ezinezko haserreak. Odol beroa ahotsik altxa gabe, ahoa ireki gabe. Amorrua, gordeta. Liskarra asmoan, muturra tenk, errietarik ez. Isilunea, isilune pisua, isiltasunarenIrakurtzen jarraitu “Isilunea”

Ihesean, atseden

Gero eta zailago denean erabilitako baliabide bakoitzari etekina ateratzea, gordetako aberastasunak irabazi handiagorik ematen ez duenean, ez itxaron dena bere kabuz suntsitu arte, ez espero jardun berri zoragarririk. Horren ordez, sartu poltsa batean janzteko zerbait, hortzetako eskuila, txano bat, margo batzuk eta orri zuriak, alde egin edonora, edonola, autobus konpainia merke bateko txartela erosita edoIrakurtzen jarraitu “Ihesean, atseden”

Liebesträume

Kolore batek bestera narama, orainaldi luze honetan Rubiken kuboari azalerak biratzen, esku arteko osagaiak lerrotu nahian. Ur urdinetan nago, zeru garbiaren azpian, edo garagar soro agortu baten erdian unibertsoa okre hori bihurtzen denean, bestela, udaberriko baso berdeek estalita. Nota batek bestera narama, eskalaren harmoniari akorde disonanteak lapurtuz, doinuaren eta erritmoaren mugimendu konpasatuan, tarteka oldartuta, tartekaIrakurtzen jarraitu “Liebesträume”

Nola

Argi handiegia munduaren gainean, argi itsugarria. Nola ikusten diren gauzak, nola, hainbeste argiren azpian, hain izpi indartsuen garretan. Ura ozeanoan harri puska bat kolpatzen, mendixka estaltzen duten sasietako loreak, haizea, ikusezina izanik ere, bazterrak astintzen, nola ikusten ditu gauzak nire atzean eseri den horrek, nola, inork ez badio azaldu koloreen esanahia, inork ez badio erakutsiIrakurtzen jarraitu “Nola”

Olatuen aparra

Aterki beltzaren azpiko babesean noa, ibili geldoan, itsaso ondoko paseo luzean, pentsakor, olatuen etorri akonpasatuaren erritmoan: pentsamenduak pixkana hazten direla, aurrera egiten, bapatean lehertzen eta azkenik indarra galduz, hondarrean desegiten beste pentsamendu berri bat gailendu eta aurrekoaren azken dardara ezabatu artean. Burumakur noa itsas bazterreko bidetik, olatuen aldizkako zarata neurtuaren hotsak nire aterki beltzaren azpikoIrakurtzen jarraitu “Olatuen aparra”

Helmugarik ez

Bai, bidegurutzetan seinaleak daude, helmugara nondik joan behar den jakin dezagun, ez gaitezen inon galdu. Bidegurutzetako seinaleek, ordea, ez digute esaten helmugak jada ez direla inon. Mendi gailurretako amildegi eta basoen artean harrapatuta doa bide estua: zubiak ibaiaren ur korrontea gainditzeko, marra zuria errepidea erdibitzen, eta noizbehinka bidegurutzeak, ezker eskuin seinaleak helmuga adierazi nahian, bainaIrakurtzen jarraitu “Helmugarik ez”

Neguko argia Sarajevon

Argiak egiten du dena. Ilunabarreko azken izpietan Sarajevo masa gris bat besterik ez da, mendi magaletako etxeen teilatuetan elurrak iluntzera jotzen duen orduan. Eraikin handi berrien silueta bakoitza mamu bat da hodeien artetik jaitsita eta autoetako foku ibiltariak, kaleetako farolen argi hitsak, dardaraz daude gau ilun gordinaren aurrean. Baina ilunabarra baino lehenagoko gainbehera doan eguzkiIrakurtzen jarraitu “Neguko argia Sarajevon”

Tranbiaren zain

Geltokian jende tristea tranbia noiz etorriko zain. Burdinbidea asfaltoan txertatuta dago eta espaloiko zuloak urez beteta; putzuetan islatzen dira autoak. Tranbia hurbiltzean ere putzuan ageri da bere irudia kale grisaren erdian. Kolore galduak, hodei ilunak, zuhaitzetako adarrak biluzik neguan, zubietako petriletan txolarreak geldirik ogi papur baten zain agian. Bidaiarien aurpegi lausoek ez dute ezer adierazten,Irakurtzen jarraitu “Tranbiaren zain”

Elur azpiko bizitza

Ez dago bide bakar bat, ezta negu bakarra ere. Aldakorra eguratsa, gauetik egunera, unetik unera. Gaur elurrez estalitako mundua biharamunean egarriz. Zuzen doan zumar arteko bidea bat-batean bihurri. Hemengo negu lausotik hango negu gorrira, ordea, bide zabal bat irekita dago mendi malkarren gainetik, hodei trinkoen azpitik. Bide hori hartu nahiko nuke bihar, ezinbestean, noizbait krudelkeriaIrakurtzen jarraitu “Elur azpiko bizitza”

Azkenean!

Azkenean hitzarekin hasteak esan nahi du horren aurretik zerbait egon dela, agian gogoeta huts bat besterik ez, itsasoko olatuen eztanda (berriro ere), edo kalean gazte ezezagun batek luzatutako irri xalo eta lagunkoia. Azkenean hitzarekin hasteak agian esan nahi du liburu bat irakurri berri duzula, barruraino sartu zaizun istorioren batek negar egin arteraino ukitu zaituela. EdozeinIrakurtzen jarraitu “Azkenean!”

Izarretako lerrokatzea

Duela mende bat gutxienez, labore agortuen larre zabalen artean, gertakari astronomiko baten antzera, nire aurrean elkar gurutzatu ziren izar urrunetatik iritsitako izpiak, iraganeko eta etorkizuneko planoak, egun hartan oraina zen une bakarrean. Orainaldi hura duela mende bat galdu zen egun hartako egutegiaren orrian, eta hogeita hamasei mila orritxo, gutxienez, egutegitik kendu ondoren, izpi haien artekoIrakurtzen jarraitu “Izarretako lerrokatzea”

Ondarragako zelaiak

Artagaineko kaiaren ondoan, bidean gora, Ondarragako zelaietara doan amildegian, kresalaren eta haizeteen indarrari eusten dioten landare mamitsuak hazten dira, usaintsu eta itsusi. Ondarragako zelaietan eserita, begirada itsasoan, Erizek lagunaren eskuak hartzen ditu bereen artean, eta, ahopeka ia, hitz samur batzuk esaten dizkio. Haize fina dago, udaberrirako hotza, ekialdekoa: kaioen garrasiak dakartza, eta Erizen hitzak eraman;Irakurtzen jarraitu “Ondarragako zelaiak”

Berriro

Berriro harriak udaberrirako joanean, haitz beltzen aroa. Elurra urtu zen bakardadearen garaian, elur zuria. Hodeiek estali zuten sumendiaren tontorra, nik eguzkiaren epela jasotzen nuela biluzik eta bakarrik. Gaua iritsita, ordea, amodio ezkutuarekin jolasean topatu nuen nire burua, nire gorputza, belaunaldien arteko harreman isilean. Harri beltzezko eremu mortuan haize umeleko bolada iheskorrean elur urtuaren magalean itsasoIrakurtzen jarraitu “Berriro”

Zikladeak gogoan

Garagardo bat hartzen ari nintzela lagun arteko solasean irudikatu nuen berriro itsasontzi handi zuria, eta bertan ni, popako barandari lotuta. Oraingo amets lauso eta hutsala besterik ez zen, aspaldian itsasoa ikuskizun hutsa baita niretzat, ontzirik ez ekaitzak zeharkatzen, ferryrik ez golko urdin epeletara iristeko, uharte urrunetara bidaiatzeko. Dena gezurra da orain, agian ezagutu izan nahiIrakurtzen jarraitu “Zikladeak gogoan”

Urteak aurrera

Urteak aurrera, egun luze ahaztuak, orain laburragoak negu ilunean. Urteroko esaldi errepikatuak, hainbeste esanagatik guztiz agortuak, zoriontasun merkea txaloz eta opaz, ea datorrena hobea ote den dudatan. Eta ezustean, iristen da urte bat eta bizimodua aldatzen da erabat, Zorionekoa izan al da aurtengo berrikuntza? Zalantza, batzuetan ere nahiko itogarria… Gazteen zarata, xalotasun samurra, ikasgelen nekeIrakurtzen jarraitu “Urteak aurrera”

Gau bakarreko tartea

Atzo, gau bakarreko tartea atzeraka egin eta ur gardenetan sartu ziren azken izpiek itota, denboraren joanak ezartzen duen sentiezinezko zera horrek, esanezinezkoa ere baden zirrara iraunkorrak jota, seinale bat bilatzen hasi nintzen atzo, gau bakarreko tartea atzeraka egin eta orduan, eta bilatzen jarraitu nuen gau bakarreko tarte horretan guztian, ezer aurkitu gabe. Gaur, seinalerik gabeIrakurtzen jarraitu “Gau bakarreko tartea”

Hurrengo borrokaldia

Ezker eskua gora nentorren ilargipean urtegiko ur urdin ilunetatik atera berria, harrien gainean oinak kontuz jarrita, aurrera, sasi, txintxar, sustrai eta lokatzetan pinudi aldera. Besoa jaitsi nuen hiruzpalau arnas sakon hartu eta bota ondoren, eta pinuen arteko belarretan astindu nituen hankak. Azken eurialdiaren tantak oraindik ere jausten ziren adar eta hostoen artean, pinaburuak zapaltzen nituenIrakurtzen jarraitu “Hurrengo borrokaldia”