Ez zegoen ia gaurik txapero hark begirada lizuna bota zizunean gona motzez jantzitako eta makillajez estalitako neska potoloari poltsa lapurtu aurretik, ez zegoen ia gaurik trabesti handi hark karaokea zuzentzeko ahaleginak egiten zituenean barra gainean, eta itsas gizon bortitzak down sindromea zuten lagun mozkorrak jipoitzeko mehatxua izkina guztietatik zabaldu zuenean, ez zegoen ia gaurik hamabostIrakurtzen jarraitu “Ia gaurik ez”
Author Archives: Jose Mari Zendoia Sainz
Orain
Aukera galtzen utzi zenuen eta orain, keinu uzkurrez bere txantxak gogoratzen dituzu, bere eskuak zure gorputzaren gainean, bere irribarre zabala eta bere algarak, zabalagoak gau alaien ostean, zure belarrietan entzuten dira orain, beste basoetan, iritsi ezin dituzun beste urbazterretan bilatzen ari dela susmatzen duzunean, orain, badakizunean zure denbora, berea, lertxun dardaratien hostoekin batera ur gaineanIrakurtzen jarraitu “Orain”
Hitzerainoko bidaia
Itsasoko hondo ilunetan sortzen da, alga eta bakterien artean, nire bizitza eta, isilean, igoera geldo batean iristen da aldizkako izpietara, esparru goreneko bat-bateko argialdi distiratsuetara. Harmonian limurtzen dut gorputza ur gardenen artean, kolore, inguru, epeltasun zuri-urdinen nahasketan. Horrela, arrain abisal baten antzera hegalak hankekin ordeztuz, ibilera nagian arroka eta hondarretara irteten naiz; lurra, airea, eguzkia,Irakurtzen jarraitu “Hitzerainoko bidaia”
Zilarrezko bola
Arratsalde gris honek tarte bat ireki du zuhaitzen eta etxeen bitarteko gunean, atsedenaren eta jardunaren artean, musikaren eta isiltasunaren erdian. Arratsalde gris honek irekitako tarte horretatik zilarrezko bola erraldoi bat sortzen hasi da, guk eraikitzen amaitu duguna, eta bertan hartu dugu babes musika entzuteko, atseden hartzeko, zuhaitzen azpiko usain berdeetan eta arratsaldearen argi ahuletan gureIrakurtzen jarraitu “Zilarrezko bola”
Arratsaldeko faroa
Farora iritsi gara berriz, gure farora. Baina itxuraldatuta dago, bere bakardadean zahartuta. Gogoratzen, garai zaharretan, bertara hurbildu eta ontzien sirenak entzuten genituenean? Gau osoa argiaren etengabeko joan-etorria zelatan, zorabiatzen ginenean? Gaurkoan, egun argiz itzuli gara bertara eguzkia sartaldean amiltzen denean, eta ez dugu zereginik, ez dugu zer esanik, iluntzen duenean ez dugulako ontzien zaratarik entzungo,Irakurtzen jarraitu “Arratsaldeko faroa”
Aurrera eta atzera
Zuhaitz ilara luzea, hamar pausotan behin altxatzen diren pinu tenteak, bata bestearen ondoan, aurrerantz urrunera doan bidearen ertzean. Enborra, adarrak, hostoak, hamar pauso, enborra, adarrak, hostoak, basa landareen usaina harri txingorren artean, enborra, belar berdez inguratuta, adarrak, hodeietatik babesa, hostoak, dardarka brisara leunaz, hamar pauso goizeko lehen eguzkia aurrean bidea eginez, zuhaitzen ilara luzea jarraitzenIrakurtzen jarraitu “Aurrera eta atzera”
Begiak, ezpainak
Nondik iristen diren maitatuak izango diren haiek, zein bidetatik gerturatzen zaigun patua –forma bitxietan edo molde harrigarrietan– bizitzak eskaintzen digun misterioa da, ustekabeak aurrean ipintzen dizkigun existentziaren lurrin iheskorrak. Haizeak itsas gaineko olatuak urrunera eraman dituenean, hondartzaren gainetik bere begi ilunak datoz eguzkia altxatu berri den aldetik. Beste aldetik, berriz, bestearen ezpainak, gorriak eguzkitan, hurbiltzenIrakurtzen jarraitu “Begiak, ezpainak”
Hauskorrak
Nire laguntza nahikoa ez denean ezin zaitut erortzen ikusi. Zure gaztelua erortzen hasten denean ezin naiz bertara sartu. Bidelagunak topatzea zaila delako ahaleginak egin behar ditugu aurreiritziak bide bazterrean uzten. Harri txingor batek ez dezala, arren, airean arinki eskegita dagoen eta balantzaka jarraitzen dugun ibilbide hau oztopa. Hauskorra baita dena inguruan, hauskorrak loreak, hauskorrak harriak,Irakurtzen jarraitu “Hauskorrak”
Hitzen espiralak
Ezintasuna adierazten duten lerroak errepikatzea ergelkeria da, ezintasuna ez baita konpontzen lerro antzuekin. Baina askotan besterik ez da geratzen, ezintasunaren konponezina azalarazteko. Ba al dago beste egiterik? Cognac on bat kristalezko kopa ederrean, garraztasun denak bere horretan jarraitzen duela usain gozoaz dastatzeko. Hozkirriaren aurka ibiltzea, artilezko txanoa jantzita, gorputzak sufritzen duen bitartean burua epel mantentzeko.Irakurtzen jarraitu “Hitzen espiralak”
Zurrunbiloa
Irudiak datozkit burura, itsasadar urdinaren gainean, antxetak garrasika bezala. Urduri, multzoka batzuetan, besteetan banaka, arroketatik zelaietara datozkit ideiak garrasika. Inguratzen dute nire burua, gora eta behera dabiltza oihu karrankariez lagunduta, zurrunbiloan alde egiteko gero itsas aldera, olatuen gainetik antxetak, irudiak nire ibaiaren bokalean desagertuz garrasika.