Afalondoko pattarra, iluntasuna, pareta igo eta beste aldera pasa, gaua, igerilekuko ur beltza, arropa kendu, bazter batean utzi eta, azkar, buruz behera uretara bota, epeltasuna, eguneko beroa uretan gordea, arrastorik utzi nahi ez, baina uretan galdu nuen espartina! izarrak, hodei bakanak, haize arina, zuhaitzen murmurioa eta hosto bat ur gainera, belztasunean murgildu besoez lagunduta, jolastuIrakurtzen jarraitu “Igeritan gauez”
Category Archives: Argazkia, olerkia…
Barne mundu ezkutua
Bailara osoa lainotzen hasi da, gure bazterrak, eta gure baitako bazterrak ere, diskreziogabeko begiradetatik ezkutatzen. Eskerrak burutik pasatzen zaiguna, burmuinean sortzen ditugun ideia eta pentsamenduak, hor gelditzen direla, neuronek helduta. Zenbaitetan guretzat ikusezin, baina besteentzat betiere eskuraezin guk atea zabaltzen ez dieguno. Zer izango litzateke mundu guztiaren aurrean, agerian geratuko balira gure usteak, gogoetak, maitasun-gorrotoak?Irakurtzen jarraitu “Barne mundu ezkutua”
Liburu arteko zirrara
Ez zuen inongo liburutik jaso behar izan, nolabait, ordura arte irakurritako testu guztietan zirrara bera topatu baitzuen: lerro artean, noizbehinka orrialde bat pasa eta berehala, paragrafo baten oihartzun urrunean, hango esaldi erdi galduak zekarkion ebokazioan. Greziako jainko mitologikoen Olinpoan edo Manhattango estoldetako kiratsetan, modako abestien letra errepikatuan edo hondartzara eramandako eleberrian beti aurkitzen zuen, bilatuIrakurtzen jarraitu “Liburu arteko zirrara”
Zutabe eroriak
Hasieran lur laua zen, oparoa. Animaliek populatu zuten lurra, gizakiek. Eta jainkoak asmatu zituzten, eta haientzako aldareak eraiki, tenpluak jaso. Mailadia eratu zuten, eta gero zutabe guztiak aldi berean altxatu zituzten, tinko. Fortunaren izenean otoitzak jaso zituzten izarretara, eta bertuteen apologiazko esaldiak grabatu zituzten tenpluetako frontoietan. Gero, suntsituak izan ziren, denak, gizaki harroak, haien apaizakIrakurtzen jarraitu “Zutabe eroriak”
Sapa astunaren orduak
Eguerdi ondoko lehen ordu udatiar luzeetan beroa poliki dator beheraka astun eta pisu eguzkiak parabolaren beheranzko bidea hartzean euliek aire trinko kiskalian lekurik ezin hartu. Astiro desagertu dira kaleko soinu alaiak umeen negar zotinak edo irri algarak isildu errezeletik bestaldera somatzen den guztiak mundu honetako ezaugarri oro ditu galdu. Arnasaldi luzatu bakoitza baretasun ikur itzaleanIrakurtzen jarraitu “Sapa astunaren orduak”
Isilunea
Isilunea. Hitzik ez, soinurik ez. Gorrotoa, asperdura, ezin aipatzeko grinak, arrangura, nazka, higuina. Hitzik ez ezer azaltzeko. Doinurik ez abesteko. Garrasirik ez, ezta hori ere. Beharrik ere ez. Mina, irrika, desio jasanezina, adierazi ezinezko haserreak. Odol beroa ahotsik altxa gabe, ahoa ireki gabe. Amorrua, gordeta. Liskarra asmoan, muturra tenk, errietarik ez. Isilunea, isilune pisua, isiltasunarenIrakurtzen jarraitu “Isilunea”
Leihoa, ispilua
Nondik nora, noiz? Ekainari azken agurra, eguzki bikoitz…
Ihesean, atseden
Gero eta zailago denean erabilitako baliabide bakoitzari etekina ateratzea, gordetako aberastasunak irabazi handiagorik ematen ez duenean, ez itxaron dena bere kabuz suntsitu arte, ez espero jardun berri zoragarririk. Horren ordez, sartu poltsa batean janzteko zerbait, hortzetako eskuila, txano bat, margo batzuk eta orri zuriak, alde egin edonora, edonola, autobus konpainia merke bateko txartela erosita edoIrakurtzen jarraitu “Ihesean, atseden”
Liebesträume
Kolore batek bestera narama, orainaldi luze honetan Rubiken kuboari azalerak biratzen, esku arteko osagaiak lerrotu nahian. Ur urdinetan nago, zeru garbiaren azpian, edo garagar soro agortu baten erdian unibertsoa okre hori bihurtzen denean, bestela, udaberriko baso berdeek estalita. Nota batek bestera narama, eskalaren harmoniari akorde disonanteak lapurtuz, doinuaren eta erritmoaren mugimendu konpasatuan, tarteka oldartuta, tartekaIrakurtzen jarraitu “Liebesträume”
Nola
Argi handiegia munduaren gainean, argi itsugarria. Nola ikusten diren gauzak, nola, hainbeste argiren azpian, hain izpi indartsuen garretan. Ura ozeanoan harri puska bat kolpatzen, mendixka estaltzen duten sasietako loreak, haizea, ikusezina izanik ere, bazterrak astintzen, nola ikusten ditu gauzak nire atzean eseri den horrek, nola, inork ez badio azaldu koloreen esanahia, inork ez badio erakutsiIrakurtzen jarraitu “Nola”
Olatuen aparra
Aterki beltzaren azpiko babesean noa, ibili geldoan, itsaso ondoko paseo luzean, pentsakor, olatuen etorri akonpasatuaren erritmoan: pentsamenduak pixkana hazten direla, aurrera egiten, bapatean lehertzen eta azkenik indarra galduz, hondarrean desegiten beste pentsamendu berri bat gailendu eta aurrekoaren azken dardara ezabatu artean. Burumakur noa itsas bazterreko bidetik, olatuen aldizkako zarata neurtuaren hotsak nire aterki beltzaren azpikoIrakurtzen jarraitu “Olatuen aparra”
Helmugarik ez
Bai, bidegurutzetan seinaleak daude, helmugara nondik joan behar den jakin dezagun, ez gaitezen inon galdu. Bidegurutzetako seinaleek, ordea, ez digute esaten helmugak jada ez direla inon. Mendi gailurretako amildegi eta basoen artean harrapatuta doa bide estua: zubiak ibaiaren ur korrontea gainditzeko, marra zuria errepidea erdibitzen, eta noizbehinka bidegurutzeak, ezker eskuin seinaleak helmuga adierazi nahian, bainaIrakurtzen jarraitu “Helmugarik ez”
Neguko argia Sarajevon
Argiak egiten du dena. Ilunabarreko azken izpietan Sarajevo masa gris bat besterik ez da, mendi magaletako etxeen teilatuetan elurrak iluntzera jotzen duen orduan. Eraikin handi berrien silueta bakoitza mamu bat da hodeien artetik jaitsita eta autoetako foku ibiltariak, kaleetako farolen argi hitsak, dardaraz daude gau ilun gordinaren aurrean. Baina ilunabarra baino lehenagoko gainbehera doan eguzkiIrakurtzen jarraitu “Neguko argia Sarajevon”
Tranbiaren zain
Geltokian jende tristea tranbia noiz etorriko zain. Burdinbidea asfaltoan txertatuta dago eta espaloiko zuloak urez beteta; putzuetan islatzen dira autoak. Tranbia hurbiltzean ere putzuan ageri da bere irudia kale grisaren erdian. Kolore galduak, hodei ilunak, zuhaitzetako adarrak biluzik neguan, zubietako petriletan txolarreak geldirik ogi papur baten zain agian. Bidaiarien aurpegi lausoek ez dute ezer adierazten,Irakurtzen jarraitu “Tranbiaren zain”
Elur azpiko bizitza
Ez dago bide bakar bat, ezta negu bakarra ere. Aldakorra eguratsa, gauetik egunera, unetik unera. Gaur elurrez estalitako mundua biharamunean egarriz. Zuzen doan zumar arteko bidea bat-batean bihurri. Hemengo negu lausotik hango negu gorrira, ordea, bide zabal bat irekita dago mendi malkarren gainetik, hodei trinkoen azpitik. Bide hori hartu nahiko nuke bihar, ezinbestean, noizbait krudelkeriaIrakurtzen jarraitu “Elur azpiko bizitza”
Azkenean!
Azkenean hitzarekin hasteak esan nahi du horren aurretik zerbait egon dela, agian gogoeta huts bat besterik ez, itsasoko olatuen eztanda (berriro ere), edo kalean gazte ezezagun batek luzatutako irri xalo eta lagunkoia. Azkenean hitzarekin hasteak agian esan nahi du liburu bat irakurri berri duzula, barruraino sartu zaizun istorioren batek negar egin arteraino ukitu zaituela. EdozeinIrakurtzen jarraitu “Azkenean!”
Izarretako lerrokatzea
Duela mende bat gutxienez, labore agortuen larre zabalen artean, gertakari astronomiko baten antzera, nire aurrean elkar gurutzatu ziren izar urrunetatik iritsitako izpiak, iraganeko eta etorkizuneko planoak, egun hartan oraina zen une bakarrean. Orainaldi hura duela mende bat galdu zen egun hartako egutegiaren orrian, eta hogeita hamasei mila orritxo, gutxienez, egutegitik kendu ondoren, izpi haien artekoIrakurtzen jarraitu “Izarretako lerrokatzea”
Ondarragako zelaiak
Artagaineko kaiaren ondoan, bidean gora, Ondarragako zelaietara doan amildegian, kresalaren eta haizeteen indarrari eusten dioten landare mamitsuak hazten dira, usaintsu eta itsusi. Ondarragako zelaietan eserita, begirada itsasoan, Erizek lagunaren eskuak hartzen ditu bereen artean, eta, ahopeka ia, hitz samur batzuk esaten dizkio. Haize fina dago, udaberrirako hotza, ekialdekoa: kaioen garrasiak dakartza, eta Erizen hitzak eraman;Irakurtzen jarraitu “Ondarragako zelaiak”
Haritz baten itzalpeko esaldia
Liburuko orri hartako esaldia gorde nahi dut mugiezin nire baitan.
Zikladeak gogoan
Garagardo bat hartzen ari nintzela lagun arteko solasean irudikatu nuen berriro itsasontzi handi zuria, eta bertan ni, popako barandari lotuta. Oraingo amets lauso eta hutsala besterik ez zen, aspaldian itsasoa ikuskizun hutsa baita niretzat, ontzirik ez ekaitzak zeharkatzen, ferryrik ez golko urdin epeletara iristeko, uharte urrunetara bidaiatzeko. Dena gezurra da orain, agian ezagutu izan nahiIrakurtzen jarraitu “Zikladeak gogoan”