Etxera datorren bidean mendia eusteko murrua, pareta-belarra, bitxiloreak, sasi-sastrakak; landareek jaten dute dena kale ondoko oihan txikian. Bi neskatilek daramate kuia berde handia: zuhaitz artean txanogorritxu bakarra ez, bi ahizpa dira elkarren ondoan, amonarenera. Uda hondarreko egunen azken argia desagertzen mendebaldean, itsasoko lanbroa sartzen den lekuan bihar arteko bizitzaren izpiak berarekin eramanez. Gorosti-lore ximel batIrakurtzen jarraitu “Harri, lore, aire”
Author Archives: Jose Mari Zendoia Sainz
Beethoven, kontzertua Do maiorrean
(Roger Sainz-en pintura) Lore sorta bat dantzan hiri monumentaleko parkean, bikotea ere dantzan lorategiko parterreen artean. Gora begira maitekiro, itxaropenez: zeru urdinean hodei urrunak, lasaitasuna, naturaren harmonia. Urmaela aldamenean, udaberriko brisak olatutxoak dagitza azaleran, Mugimendu guztiek bat egiten: loreak, gizakiak, hodeiak, olatuak. Hortik sortuz bizitzaren indarra, konpas bateratuek eraikiz osotasuna, neurtutako denboraren metronomoa. Zorroztasunak eratortzenIrakurtzen jarraitu “Beethoven, kontzertua Do maiorrean”
Hainbeste galdu genuen
Etorkizun urrunean, are urrunagoan, zientzialariek hiltzeko joera izango dute ere: ohe bakartietan hiltzeko nahia, infinitu guztiak biltzen dituen infinituan, predikatzaileek planeta eta galaxietan ustezko jainko lurtarren dotrina azaltzen duten geroko denbora hotzetan. Baina garai ezegonkor honetan bizi garenok esku artean dugu oraindik paperezko liburu horiztatuetan orduko metropolira joandako poetaren agiria. Lana dugu gero bakoitzaren hirianIrakurtzen jarraitu “Hainbeste galdu genuen”
Jainko hilezkorrak
Etxe gaineko terrazan izarrak gau beltza doinu bat, bakarrik nago, kaleko argiek zuri espektrala atari leihoetan Bi lerro azpimarratuta orrialde bikoitietan aldatu beharra, bakarrik gaude, federik gabeko paranoia alkoholetan bustia Sutondora itzuli nintzen azken neguan hotza bizitza, lur azpitik irteten, koloretako erregeak nire aurpegian zaplastekoa Jainkoek ez ziguten maitatzeko eskubiderik eman, ez baitzekiten sorreran lapurtukoIrakurtzen jarraitu “Jainko hilezkorrak”
Gaueko zaldiak
Gaueko zaldiak poliki doaz Ovidiok nahi zuen moduan, gaueko minutuak astiro joateko. Zoazte poliki ere, loa eta ernea, emadazue denbora apur bat asmo ezinezkoekin jolasteko. Erlojuaren joana ordea erlatiboa zela agindu ziguten zoriaren menpe erortzeko. Gaueko zaldiek lapurtu dute minutuen orratz luzea nahi nuen hura antzutzeko. Arrapaladan doazkit berriro jasotako opari emankorrak inoiz gehiago ezIrakurtzen jarraitu “Gaueko zaldiak”
Agur esateko pintura
Ezin ezer esan, gaitasunik eza hitz hutsalak jariatzeko, ahots antzuari doinua eskaintzeko. Musu iheskor bat, hurrena arte esaten denean bezala –deituko dizut, jar iezadazu mezu bat– egia biok ezagutzen genuela. Baziren egunak zukurik gabeak, baziren elipsi sofistikatuak eta gaindosi okatuak, itxaropena desegituratzen zuen errutina, begirada maltzur antzean luzatutako tximistak, ekaitz elektrikoaren ondoko trumoi burrunbatsuak. Bazen,Irakurtzen jarraitu “Agur esateko pintura”
Lotura zabarra
Malkarra, aldapa beltza gauean. Tarteka, marra zuriak bidean. Berrogeita hamar arau zoriontasunera. Ezer ezaren hutsuneak beste alderako atea. Arauetatik at margoetako aztarna. Orekarik gabe orrietako zama. Ba ote da baina eusteko giderra. Ala dena doakigu zalantzan, dardaran. Zerikusirik gabeko lotura zabarra. Ahanztura entzuten, ahaztua erraza. Kendu, kendu betiko atzoko hitz zatarrak. Ezin, ezin baztertu zorionIrakurtzen jarraitu “Lotura zabarra”
Pargako xaboia
Desegingo da, denborarekin, nire larruazala ez dakit zenbat aldiz igurtzi eta gero. Baina ez da dena desagertuko, gogoan izango dut beti Pargako hondartzetako baten ondoko almazen batean erosi nuela, oliba olioarekin egindako xaboi pusketak saltzen zituzten saltoki handi batean. Baziren kolore eta usain askotakoak, almazena alaitzen zutenak. Baina nik oliba olioa besterik ez zeukan puskaIrakurtzen jarraitu “Pargako xaboia”
Hari gardena
Noizbehinka hitz joko luze bat, ondoren hura argitzen duen izpiaren bilaketa berehalakoa menturaz, hitzen atzeko ideiak zuzen narama oroimeneko irudi erdi galdu hartara; onenean, bazegoen gogoan iltzatuta. Haatik bestetan lerroen zurrunbiloak bazterrean uzten nau errotarriaren ardatzari begira biratzeak iraganeko une bakana markatu dezan. Ai, badira, zoriz, lan molde berrietan erortzeko zirikak ikarak, milaka, bakarretan uzteko,Irakurtzen jarraitu “Hari gardena”
Tranbiaren zain, berriz
Sarajevoko tranbiaren zain, berriro ere. Oraingoan, UPV/EHUk argitaratu duen ikus-entzunezko batean: Tranbiaren zain
Denboraren tunelean
Karezko harrien azalera gris pikorra dira gaurko hodei neurrigabeak, haien azpian argi erdi opakoa erortzen da metalezko harien antzera. Begiak zulatu ditu izpi solidoak urruneko gailur ahaztuak ikusteko, etorkizun epikora ginderamatzan bide urratuaren tunelaren ildoa. Gailurren bestaldean, itsas portuan aparraren kresal gatzatuaren artean aterpe hartu genuen iluntze aldera. Elkarren ondoan etzanda ametsetan geroa izango zenarenIrakurtzen jarraitu “Denboraren tunelean”
Leihoen formaren eragina
Gure lantokia zen hartan badira leiho borobilak: barkuan goazela dirudi enbatak sortu olatuetan goitibehera. Lantokia zen hartan bada korridore luze ilun bat barkuko bodega azpian bageunde bezala. Baina ez dago, ez, sotoaren azpian lantokia zeneko korridore luze ilun hori, eraikinaren goiko solairuan baizik, ontzia gobernatzeko aginte-zubi argitsuak beharko lukeen lekuan. Aginterik ez ekaitzari aurre egiteko,Irakurtzen jarraitu “Leihoen formaren eragina”
Izua eta eztena
Amets distopiko batean birus batek erasotzen gintuen, denok, ni neu eta nireak, eta erasoari aurre egiteko itxialdi zorrotz bat bete behar genuen, denok, nik neuk eta nireek. Amets distopiko horretatik esnatu eta bizitza horixe zen, hain zuzen: birusaren erasoaldia eta itxialdi zorrotza. Gauza arraro bat amestu dut eta esnatzerakoan egiazkoa zen. Orduan birusa nire gogoanIrakurtzen jarraitu “Izua eta eztena”
Gaueko hiria zen
Poetak bizitzari beldurra, filosofoak oldarra. Aingeruek hegalak bai, hegan egiterik ez. Dena ikusi nahi nuen eta oihal iluna jautsi zen. Hiri handiaren gainean, mundu osoa ere estaltzen. Altxatzeko oihal astuna, beso biekin jasotzen. Bazirudien iheska negua, aro beltzagoa zabaltzen. Berdin dio, hara goaz, grina ez da lasaia. Atzera itzultzean badugu bizigaia.
Hauteman
Gela handi argitsuak handitasunean hutsik argipean zuri irudi. Gela handi argitsuko hustasunean gauzak zurian beltzak antzeman. Kendu ezer eza utzi dagoena jarri arreta inguruan. Gelako paretak zorua, sabaia, beste guztia gogoan. Itxura, egia, nabari ahal dena, aurrean daukagun ikusezina.
Lokamutsa
Amildegi ertzeko espetxean galeria ezin hitzik egin ihesean ilehoriak launaka iristen dira nota errepikatuak pentagraman idatzitako puntu lodi ilunak. Historiak utzi du musikaria bere herrian duela bi mende eta erdiko Europa erdian aberkideak doi irakasten basamortuan nola lurperatu aurpegi desitxuratuak. Sinfonia baten laugarren mugimenduak desertuko hotsak altxarazten bortitz haizean soka luzeak hildakoaren eskuak lotuz. DiruzkoIrakurtzen jarraitu “Lokamutsa”
Txaluparen bakardadea
Hau ere ez dugu gehiagotan ikusiko. Ura zikinagoa izango da, oroimina garbiagoa, zantzu bat atzean utzitako bidean. Etorkizun hurbilean milaka kamerek jaso nahi izango dute txalupa, uretako euskarrietatik erakarri lenteak zeharkatuz, baina ordurako Hermafrodita hau urpean etzanda egongo da, bere jabea izandakoaren gogo herdoildua bezala; eta guk, ziurtasun osoz, ez dugu gehiagotan ikusiko.
Agurearen bakardadea
Etxerako bueltan ikusi nuen agurea, bide ertzeko etxolako egongelan, bakarrik. Arratsaldeko azken argitan, barruko kandelak pizten ari zen. Paretetan zintzilik sepia koloreko argazki zaharrak, eta mahaiaren gainean, behialako mantel zuri brodatua. Azken hatsa ematen ari zen leku hura, eta bere azken hatsarekin batera, mundu ikuskera eta biziera oso bat akazien hosto artean ihesean. Noizbait errepidekoIrakurtzen jarraitu “Agurearen bakardadea”
Fereka balitz
Fereka egin didazu gaur gaueko ametsean, zure irudi lauso beroaren ondoan etzan naizenean. Gero ohez, gelaz aldatu naiz eta armiarma berde ilun erraldoi batek hanka iletsu beltz nazkagarriak astindu ditu nire gainean leiho ondoko ohearen pareko sabaian. Jakin ezazu ametsa egi bihurtuko balitz, benetan ikusiko banizkizu arma jostariak, ez nintzatekeela zure aldamenetik mugituko, zure eskuakIrakurtzen jarraitu “Fereka balitz”