Txarli gogoan Labarrean behera itsas loreen usainak dakar berarekin ere malkoaren garratza. Begira urrunera, azken olatuaren atzean marrazten den lerro ilunera, erraz ikusten da izar nagusiaren distira; besterik ez, hustasunaren hotz absolutua. Begira beste behin, geratzen garenon ontziak hurreratzen ari dira lotsati, bidaiari berriei kandelak eskaintzen har dezagun atseden argi dardartian. Lurmuturraren malkarraz harantz ozeanoIrakurtzen jarraitu “Geratzen garenon ontziak”
Author Archives: Jose Mari Zendoia Sainz
Oraingoan bai
Oraingoan bai, zirimolaren erdian, milaka hondakin inguruan korronte birakariak eramanak. Bide guztiak oztopoz josiak urakanaren begiko isiltasun beltzak erraiak usteltzen dizkidala. Noraezean, norabiderik gabeko korrontean. Burugabe, helbururik gabeko estratan. Dena lehertu da, eta eztandaren uhin atomikoak zorion izpi denak izoztu ditu ziztuan, helduleku ahulak erre, begirada kiskali. Milaka hondakin inguruan korronte birakariak eramanak eta niIrakurtzen jarraitu “Oraingoan bai”
Su-hatsa, Auxtin Zamoraren oparia
Orduak poemak badu eskultura bat, Auxtin Zamora adiskide olerkariak egindakoa. Senpereko Larraldean aurkeztua, Hatsa poesia bildumako olerkari bakoitzarentzat sortutako beste eskultura guztiekin batera. Eskerrik asko, Auxtin!
Lerroak
Goizean lerro bihurriez inguratuta, arratsean argia doa marra zuzenen artean. Non geratu da koloretako dragoia eta itsaso gardenaren mugimendu faltsua? Angelu zorrotzetako kantoietan poliziak ageri dira nonahi, mila uniformetan, jarrera bakarrean, haien aginduetara behartuz mundua. Nora joan da barraskiloaren espirala eta langile zapalduen irudi birtuala? Zutabeen arteko ispilu zeiharrek dorre eroriak islatzen dituzte, merkatarien artean,Irakurtzen jarraitu “Lerroak”
Zeresan zapuztua
Zer esan behar nuen birpentsatu, ez dadin esanahirik gabe malda behera datorren errekastoan urtu. Ur jauziak menderatu nahitaez, beste ezjakin batek ez dezan ozen hitzen jarioa oihartzun itoan eten. Nork galduko ote du halabehar honek beste behin ere basamortura dakarren etsipen sakonari lapurtutako poza?
Oroimenean dudana
Halako batean loturetatik aske sentituz ekiten diot berriro idazteari, den dena aurrean dudala esploratzeko. Harresi eroria atzean utzi dut, ibaiaren malkarretatik urrundu, oroimenean nuen galsoro amaigabeak inguratzen nau alde guztietatik. Egia zena omen besterik ez zen, askatasuna aldizkari ofizialetako aipu, erantzukizuna idazle kaxkarren tema, indiferentzia eguneroko arau, besterik ez dut izan azken zidorretan. Horregatik iritsiIrakurtzen jarraitu “Oroimenean dudana”
Arrakala
Arrakala pareta margotuan. Eroriko da pintura eusten duen mortero xafla. Azalera etena da, pitzatua. Eroriko zaigu horma-irudia gainera. Paretako mundu osoa jauziko da lurrera.
Zakurren ezpondak
Bidearen azken maldak behera leunki lur laua besarkatuz, atzera begiratzerik ez, zakurren ezpondetan olibondo zaharrak, arrangura bihotzaren barruko tolesetan, gardentasun hotza arnas liteke inork esango ez dituen hitzen zelaietan. Udazkenak ere urte osoko zama zabaldu zuen ordekan, zeruaren urdin opakoa apurtzen zuen hodeiaren itzaletan. Gero urtaroek dena berdintzen dute, bidearen ondoan gorpuak usteltzen dira, etaIrakurtzen jarraitu “Zakurren ezpondak”
Astroen lerrokatzea
(2007) Ezkaia eta mihilua portzelanazko pitxarretan egur noble bateko komodaren apalean edertasun galezina, naturarena batetik, gizakiaren eskuetakoa bestetik, kaoba eta urdina, zura eta zeramika, arbasoen etxetik gurera ekarriak, belar sotil eta eder idorrak apaintzen jantokiko espazioa. Bertaraino ekarri zaitut konta zeniezazkidan kontinente guztietako pasadizoak, eta lurraren gainean ibili gara, harrietan, gizarte urrunetako ohiturak dastatzen kopaIrakurtzen jarraitu “Astroen lerrokatzea”
Une honetan bakarrik
(2006) Soroek eta zuhaiztiek, ibaiak eta muinoek sortutako irudi hau niretzako soilik existitzen ote da, une honetan bakarrik… zure etorrerak, atzoko hodeien iluntasunak bide eman dio argiari, atzoko soro eta zuhaiztietan, ibai eta muinoetan ez nuen zure presentzia sentitu, gaur berriz, une honetan bakarrik eta niretzako soilik aldatu egin da dena, edonorentzat aitzineko betikotasun amaigabeaIrakurtzen jarraitu “Une honetan bakarrik”
Ehun
Ehungarrena, ehunetik azkena, ehuneko ehun. Bidalketa honek zenbaki borobila: ehun dira argitaratuak. Ospakizunik ez baina hurrengo fasera aldatuta, hiru digituetara gure zenbatzeko moduan. Bat zero zero eta aurrera. Aurreko laurogeita hemeretziekin pilota bat egin dut eta haizetan idortzen utzi ondu daitezen kresalaren ferekan. Jarrai dezadan aitzina basoetako zidorretan, itsasoko apar gainean, haize boladetako korronte epeletan.Irakurtzen jarraitu “Ehun”
Ero bi, lau esku
Ero bat nire bizitzan, nire erroa, sustraia munduan. Neure barnea zoratuta, nigan ni eta eroa, kanpokoa eta alde honetakoa. Izaera bikoizten denean nire baitan ala zurean, zure baitan eta nirean, laukoizten da mundua, barnekoa eta beste aldeetakoa. Lau gara, bi ginen, hiri txit lasaiaren itsasoko biztanleak nola, bikoitz nortasunean, laukoitz gorrotoetan. Hau zen dena, zureIrakurtzen jarraitu “Ero bi, lau esku”
Bestaldekoa
Amesten gaituen izaki bikoitza dugu pareta gardenaren bestaldean, sosegu ezak loratzen digun dardara harriduraz edo mespretxuz begira. Inor gabeko uharte honetan ─ni ezik, inor gabeko bakarlekua─ noizbehinka begirada galdu bat itsasten da arroka gorrian. Horma gardenaren bestaldeko begia, arroka gorriko ikusle itsatsi isila, bakarrik dago, alde honetako izaki benetakoak onestearen zain. Bitartean, gelako pareten iluntasuneanIrakurtzen jarraitu “Bestaldekoa”
Europar nortasuna
Pelikula filmatuko dute Triesten, tren bat geltokira iristean kamerak porturaino jarraituz protagonistaren itzala. Begirada marroi uzkurrez mutiko afrikar axolagabeak erretinan gordeko ditu zuzendariaren mugimenduak. Elizako paretan margotutako dragoi bezatuaren kumea erne doa karriketan aingerua mendekatu asmotan. Adituaren begiradapean –aginduak txekieraz jaurtiak– metamorfosiaren bertigoak uzten ditu denak dardarka. Gerraoste bat, bakea, gaueko trenaren txistu hotsa, ibiliIrakurtzen jarraitu “Europar nortasuna”
Udazkena badoa
Aspaldian nengoen bidalketaren bat telefonotik egitekotan, nola geratzen den ikusteko. Gune hau ez dago pentsatuta bapateko gauzetarako, baina garaiotan dena eskuko gailuez egin daitekeenez, prest egon beharra dago! Hau da azkar batean idatzitako lehenengoa, zer iruditzen?
Ezustean
Ezustean harrapatzen gaitu gehienetan, mendiaren labarren artean bat-batean sortutako ur jauzia balitz bezala zuhaitzen adar hostoetan itsasten den lainoa. Oharkabean, hildakoen omenez jarritako oroitarrietatik ernetua hurbiltzen zaigu zori ezkutua, tximeleta zahartuen hegaldia bezala, dardarti. Ahots batek nahigabean adierazten digu ordua iritsi dela, mendietako ibiltari nekaezina hil dela, tontor garaietako haize bolada batek Martaren irribarre-algara betikoIrakurtzen jarraitu “Ezustean”
Izate txikiagoak
Orain isiltasunaren aroa, ahaleginak bere espazioa irabazten duela. Gauza txikien garaia, txikiagoenena. Ustekabeko eztandan lehertuz gertakari bakana, zubi erditik begira azken argi gorrizta, bat-bateko unean eraikitako arkitektura burujabean. Berriro ere arrunkeriak horren ondoren, gauzak: mineralak eta animalia otzanak, landare mugiezinak, pentsamendu nagiak. Gauzak, sonatak eta eskulturak, are, gauza guztien kosmos zabala. Asmatutakoak segidan, nola baIrakurtzen jarraitu “Izate txikiagoak”
Helbide aldaketa – Puntu.eus
Orain arteko helbideak aurrerantzean ere jarraituko badu hona ekartzen, gaur, euskararen egunarekin bat orri honi domeinua aldatu diot, eta hemendik aurrera https://zendoia.eus izango da hona iristeko helbide lehenetsia. Oso pozik aldaketarekin!
Orduak
Kristalezko kopa fin hauskorrean behatzak musika borobila, Dalloway anderearen etxean loreontziak irudi birakorrak, liburuaren orrialde higatuetan begiradak zulo beltz iheskorra, eta idazlearen soineko koloretsuan ezinegonak ikara dardartia. Orduak pasa nitzake orekaren bila dabilen soinua entzuten, joan-etorri errepikatuetan txunditua, heriotza, abandonua, negar lehorra ulertu gabe. Hogei urterekin kristalezko koparen musikak liluratu ninduen, beste mundu batera eraman.Irakurtzen jarraitu “Orduak”
Ezusteko bidaiariak, Zendo eta Pelax
Azaroaren 14an Egia auzoko Txondorran elkartuko gara. Ezusteko bidaiariak, orekarik gabeko bizitza honetan alderrai, bidaide izan nahi duenarentzat. 2021eko urrian eguneratua: DISKO bat egin dugu emanaldiko olerkiekin!!!