Urteak aurrera, egun luze ahaztuak, orain laburragoak negu ilunean. Urteroko esaldi errepikatuak, hainbeste esanagatik guztiz agortuak, zoriontasun merkea txaloz eta opaz, ea datorrena hobea ote den dudatan. Eta ezustean, iristen da urte bat eta bizimodua aldatzen da erabat, Zorionekoa izan al da aurtengo berrikuntza? Zalantza, batzuetan ere nahiko itogarria… Gazteen zarata, xalotasun samurra, ikasgelen nekeIrakurtzen jarraitu “Urteak aurrera”
Category Archives: Argazkia, olerkia…
Gau bakarreko tartea
Atzo, gau bakarreko tartea atzeraka egin eta ur gardenetan sartu ziren azken izpiek itota, denboraren joanak ezartzen duen sentiezinezko zera horrek, esanezinezkoa ere baden zirrara iraunkorrak jota, seinale bat bilatzen hasi nintzen atzo, gau bakarreko tartea atzeraka egin eta orduan, eta bilatzen jarraitu nuen gau bakarreko tarte horretan guztian, ezer aurkitu gabe. Gaur, seinalerik gabeIrakurtzen jarraitu “Gau bakarreko tartea”
Hurrengo borrokaldia
Ezker eskua gora nentorren ilargipean urtegiko ur urdin ilunetatik atera berria, harrien gainean oinak kontuz jarrita, aurrera, sasi, txintxar, sustrai eta lokatzetan pinudi aldera. Besoa jaitsi nuen hiruzpalau arnas sakon hartu eta bota ondoren, eta pinuen arteko belarretan astindu nituen hankak. Azken eurialdiaren tantak oraindik ere jausten ziren adar eta hostoen artean, pinaburuak zapaltzen nituenIrakurtzen jarraitu “Hurrengo borrokaldia”
Sugegorria
Ikusi badut noizbait sugegorria pinudia eta galsoroaren arteko bidean, eten dut nire ibilera une batez edertasunaz gozatzeko: garia horiztatzen hasia, ezkaia indarrez loratua eta kukuaren udaberriko kantua. Ikusi badut sugegorria bidean, makurtu naiz eta poliki eseri, edozein pinuren sustrai erdi-lurperatuan nire beldurrak uxatzeko, eskuak lurraren gainean zabaldu ditut lurrazpiko dardara txikienek nire izatearekin bat eginIrakurtzen jarraitu “Sugegorria”
Gaueko elurtea
Hurrengo egunerako prestatu zuten txangoa, hiritik irten eta mendialdera joateko. Oinetako sendoak, euritarako zamarrak utzi zituzten gelako aulkiaren ondoan. Baina gau hartan, ezustean elurtea etorri zen, udaberriaren hastapenean oraindik ere halakorik ez zen harritzekoa izango igaro zuten negu epel eta lehorrarengatik izan ez balitz. Gaueko zeru beltzean hodei hotz astunak kulunkatu ziren, berunezko pisua eramangoIrakurtzen jarraitu “Gaueko elurtea”
Bideak zabalduz
Bide ertzeko lizar ahulak, hotzak ahitutako itsasertzeko belardiak, goi mendietako elurraren distira oroimenean gordetzeko gogoa, etxeko bakardadean dastatzeko euriaren danbadak kalera irtetzerik uzten ez duenean, gaueko isiltasunean loa agertzen ez denean, munduaren handitasuna eskuarteko ahur txikian estutu nahi duzunean. Argazkiak egiten dituzu nonahi, oroigarri izango direlakoan, urrituz doan oroimenaren gaitasuna ordezkatzeko, eta halako batean, argazkietakoIrakurtzen jarraitu “Bideak zabalduz”
Betiko iturria
Betiko iturrira itzuli egin behar izan dut zu aurkitzeko. Ez zaitut ikusten bizitzaren hiribideetan, gaueko kaleetan, arimako bazterretan. Ez zaitut sentitzen udazkeneko orbelean, hego haizearen ufadan, hitzetako doinuan. Ez zaitut besarkatzen ostatuetako geletan, tabernetako zutabeetan, eskuetako ahurretan. Betiko iturrira itzuli egin behar izan dut zu aurkitzeko, baina ur gardenaren ordez zure begiradaren lanbroa topatu dut.
Itxaropena
Txinako palmera bat hazten doa lorontzian poliki urte eta erdian lau hosto luze gogor atera zaizkio lotuta etxeko gizonak terrazan begiratzen du landarea egunero eta ez du ulertzen erleek haien joan etorrietan sekulan ez geratzea palmera txikiaren hostoetan dantzatan inguruan bestelako usain goxoko landarerik egon gabe ere orduan etxeko gizonak terrazako txorrota irekitzen du berriroIrakurtzen jarraitu “Itxaropena”
Dena geldirik dagoela dirudi
Etxe hutsean gorpuzten diren hildakoen substantziarik gabeko izateek denboraren igarotze ezinbestekoa hurbiltzen dute orainaldira eta mahaiaren hautsa altxatzen dute ikusezinezko hegaldi geldoetan. Gortina zaharra mugitzen dela ematen du bere ondoan mamu ukiezin bat leihora gerturatu denean, eta zoru gainera aspaldi erori zen hostoak lekualdatze arin bat egin du fantasmak aterantz biratu duenean. Ez da ezerIrakurtzen jarraitu “Dena geldirik dagoela dirudi”
Zer ote da?
Zer ote da, inguruan oihukatzen den hitz jario amaigabeak sortutako zorabio eta nazka jasanezina, ala haizeak itsaso urrunetatik bolada bortitzetan, etengabe, dakarren harrabots zakarrak eragindako higuina? Etxe barruan babesa desagertuta eta kalean patuak harrapatuta, galduta eta noraezean, zer ote da, telebistako aurkezle salduek hutsa janzteko egindako ahalegin antzua, ala udazkeneko ekaitzak indarrez jaurtiriko harria, zerIrakurtzen jarraitu “Zer ote da?”
Uda amaiera
Tximeleta horiak eta urdinak, zuriak eta marroi-beltzak azken hegalkadak egiten dabiltza bide bazterretan, pinuen adarretatik gertu, lehortzen ari den mihiluaren gainean, ezkai eta erromero landareak saihesten, lurraren emari agortuak bezala: ahiturik, indarge, azkenetan. Uda amaierako eguzkiak iparretik datozen hodei altuak nekez zeharka ditzake izpi sakabanatuez, eta ni basoan sartzen naiz izu itsaskor batek lagunduta, ikusiIrakurtzen jarraitu “Uda amaiera”
Iraganaren amarrua
Isilpeko gogoeta batek ekarri nau itsas labarrera eta gogoeta hori gauzatu denean iragana desagertu da arroken aurka olatuak bezala. Milaka tanta airean kolpe gogorraren ostean, horrela hainbeste urtetan pilatutako milioika unek eztanda egin dute arrokaren gainean, labarraren ondoan, itsasoaren ertzean. Bat-batean iraganik ez, lehenaldia hutsik, ezer eza oroimenean, ezer eza agian, ezer eza benetan? OlatuarenIrakurtzen jarraitu “Iraganaren amarrua”
Ortzadarra
Ortzadarra agertzen de noizbehinka eta denbora gutxi iraun ondoren poliki lausotzen da zeruan. Baina guk haren koloreak xurgatzen ditugu esponja batek maitaleen azaleko ura xurgatzen duen moduan, hondartzako hondar aleek gorputz bero eta ernatuak bustitzera hurbiltzen den itsas olatu bakoitzaren azken tantak atxikitzen duten bezala. Eta hori eginik ortzadarra hutsik lagatzen dugu, biluzik, zuri-beltzez jantzitaIrakurtzen jarraitu “Ortzadarra”
Unibertso guztiak
Orduan jada ez zara zu ez zaudelako hemen, Orduan ez zara inor, edozein zarelako, edonon. Uste zenuen unibertso berri bat erakutsiko nizula, infinituraino hedatutako kosmosa. Baina ez duzu halakorik behar, inondik ere, nahikoa duzu lila sorta haundi bat hartu etxe ondoko eskaileretan, aurpegiera otzanaz egon, eta zure baitako pasabide luzeetan zehar betirako galdu. Ez zaraIrakurtzen jarraitu “Unibertso guztiak”
On beharrez
On beharrez, senak aginduta, begiak itxirik, erabakia hartu, behin betikoa –edo behin behinekoa soilik– eta urdin ilun batez estali gorputza, itsas urdin batez margotu paretak, urdin indartsu batean murgildu ezer pentsatu gabe. Arima utzi zenuen nonbait, bazterturik eta galduta, bi olatu handien artean kulunka, eta zu baino hobe egon da orain arte, itsas handiarekin batIrakurtzen jarraitu “On beharrez”
Zeruko urdina
Hamam batean bezala, agian, sabaia zuri, eta handik zeruaren argia, hitz bat eztarrian, hitz bat esan nahian eta inor hura aditzeko prest. Gorputz osoarekin adierazi nahi dena mingainean jarrita, egia eta gezurra batera, munduan izandako egi guztiak eta baita gezur guztiak ere. Dagoeneko gaindituak geratu dira lurrean sustraituriko zuhaitz sendoa, uretan dabilen ontzi bakartia, suakIrakurtzen jarraitu “Zeruko urdina”
Ia magalean
Haizea hartu biriken ahalmen osoz, besoak zabaldu ezker eskuin eta den-dena utzi, abandonatu beldurrak, ahaztu egitekoak, desegin kateatzen nauten loturak. Haizea utzi pixkanaka eta bihotzaren taupadak aditu, Bere arnasa ere entzun nezake, bere besoak alderik alde, bere bihotza niretzat. Mendi magalaren ertzean zelai berdean etzanda, haize gardenak inguratzen nau, eta betetzen, izadiaren erdian atzematen dudalaIrakurtzen jarraitu “Ia magalean”
Eramana, ekarria
Eraman dut beti nire barnean sua, badaramat orain ere. Ikusi dut eguzkia nire gainean, nire aurrean, sugar beroak lurra epeltzen, bidea erakusten, txinparta berriak sortzen. Ekarri dut niregana ahal izan dudanean eguzkiaren indarra. Indar hori horrekin honaino iritsi naiz eta hemendik abiatuko edonora, nire barneko sua pizturik dagoen artean.
Ura eta argia
Banaka ipini ginen itsaso zabalaren alde banatan; lehertzen diren olatu guztiek madarikazioa badute baitan abesti alai guztiek negar eginarazten duten bezala, baina gure arteko lotura apurtzeko jarri genuen ozeano osoa ez zen nahikoa izan, eguzki laranjaren argitan, etenik gabeko astindu lizunak gerarazteko. Banaka ulertu genuen hitzak ezin direla itzuli, olatuek ezin dutela atzera jo, eguzkiaIrakurtzen jarraitu “Ura eta argia”
Sustraiak
Lana baino gogorrago dirudi goizean altxatu eta mundura atxiki, zangoen odol gorria mugiarazi oinak sendo jarri ondoren lurraren gainean. Baina ez da gogorragoa zutitu eta arnasa hartu, samurragoa baizik, arroken indarra sentitu gorputzean gora, unibertsoaren egonkortasuna norberaren sendotasunaz orekatu eta zuhaitzen sustraien modura lur azpian bizitza hedatu handik elikatu ahal izateko. Ez da lana, egunerokoIrakurtzen jarraitu “Sustraiak”